Sindikatuek ohartarazi dute langabeziak behera egin arren prekaritateak gora egin duela

  • Hego Euskal Herrian 2.423 langabe gutxiago daude ekainean SEPE Espainiako enplegu erakundearen arabera, eta duela bi urte baino 42.000 langabe gutxiago. Halere, LABek eta ELAk salatu dute enpleguaren kalitateari eta nolakotasunari erreparatuta datuak ez direla onak.


2022ko uztailaren 04an - 17:51
Argazkia: ELA sindikatua.

Nafarroako, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekaineko enpleguaren datuak atera ditu SEPE Espainiako enplegu erakundeak, hasiera batean baikorrak diruditenak: maiatzean baino 2.423 langabe gutxiago daude izena emanda Lanbiden eta Nafar Lansaren, orotara 142.991 pertsona. Dena dela, ELA eta LAB sindikatuek datu horien bigarren irakurketa egin eta azpimarratu dute lanpostuak gero eta prekarioagoak direla.

Hego Euskal Herriko langabezia-tasa %11,5ekoa da, eta ELAk gogorarazi du Europar Batasuneko batez bestekoaren ia bikoitza dela (%6,1). Gainera, bi sindikatuek generoari erreparatu diote, lau puntuko aldea baitago: emakumeen langabezia-tasa %12,7koa da eta gizonena %8,4koa. LABek nabarmendu du 25 urtetik beherako gazteetan dagoela desberdintasunik handiena (%2,9 igo da emakumeen langabezia-tasa): “Egungo sistemaren ezaugarritzearen ondorioz, lan merkatuak emakumea eta gaztea izatea modu bikoitzean zigortzen du, lan baldintza prekarioetara eta langabezia tasa handiagoetara zigortuz”.

Aldizkako kontratu mugagabeak

Ekainean sinatutako kontratuen %27,1 izan dira mugagabeak, baina ELAk ohartarazi du gehitu egin direla aldizkako kontratu mugagabeak, hau da, urtean denboraldi batean lan egiteko direnak: “Horren erakusle da Espainiako Estatuan iazko ekainean lanaldi osoko kontratu mugagabeak 10etik 6 izan zirela eta aurten 10etik 4”. Halaber, sindikatuek kritikatu dute langileak erosteko ahalmena galtzen ari direla oro har. “Oinarrizko produktuak garestitzen ari diren bitartean, soldatak edota pentsioak KPI-aren azpitik eguneratzen ari direlako”, ondorioztatu du LABek. “INE-k aurreraturiko datuen arabera, ekaineko inflazioa %10,2-koa izango da eta epe ertainean goranzko joerarekin jarraituko du”. LABek Espainiako lan erreformari leporatu dio “ezegonkortasun forma berriak zabaltzea” aldizkako kontratu finkoen ugaritzearekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
2023-09-07 | Euskal Irratiak
Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen "iruzurra" salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-02-14 | Gedar
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona

Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


Eguneraketa berriak daude