Petronorren udako isuriak arrisku gabekotzat jo ditu Ana Oregi sailburuak

  • Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean, EH Bilduk eskatuta. Dani Maeztu legebiltzarkidearen galderei erantzunez, Oregik esan du joan den udan Petronorren izandako hauts isuriak ez zirela arriskutsuak izan inguruko herrietako biztanleentzat. Sailburuaren berbetan, Ingurumen eta Osasun sailek elkarlanean egiten dute Petronorren kontrola ezin hobea da.


2015eko urriaren 01an - 01:08
Petronor findegia, atzean Muskiz (Arg.: Etxaburu-CC By SA).

Muskiz eta Abantoko talde ekologistek eta auzokide elkarteek askotan leporatu diote Petronorri –udako isuriak gertatu zirenean ere bai– halako gertakarien berri Jaurlaritzari eman ez izana, bere Ingurumen Baimen Bateratuak hala egitera behartzen duen arren.

Haatik, isurion eta bestelako gertakari batzuen berri Ingurumen Sailera SOS Deiak-en bidez iritsi izan direla adierazi dute maiz, eta ez findegiak jakinarazi dielako. Hartara, enpresa araudia urratzen ariko litzateke.

Horretaz behin baino gehiagotan galdetu dio Maeztuk Oregiri, baina ez du erantzun argirik jaso. EH Bilduko legebiltzarkideak azpimarratu du Jaurlaritzak espediente zigortzailea –ez derrigorrez zigorra– ireki beharko liokeela Petronorri, modu horretan jokatzeagatik. Ingurumen Sailak neurririk ez hartzeak irail hasieran Jaurlaritzak eta Petronorrek sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin zerikusia duela iradoki du Maeztuk.

Bestalde, EH Bilduko kideak ez du Oregirekin bat egin udan Petronorrek isuritako substantzien –zehazki, katalizatzaile hautsa eta koke hautsa– arriskugarritasunari buruz. Lehenbizikoaz, sailburuak esan du ez dela substantzia arriskutsuen sailkapenetan ageri; bigarrenaz, bizidunentzako arriskurik gabekoa izan zela haren kontzentrazioa.   

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
"Petronorrek kirola zikintzen du" mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Eguneraketa berriak daude