Zer da: Petronor


2005eko azaroaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Petróleos del Norte enpresaren akronimoa da Petronor. Petrolioaren industriako enpresa da eta Bizkaiko Muskizen dauka egoitza soziala. Instalazio nagusiak ere herri horretan dauzka, Kantabriako mugan, La Arena hondartza ezagunaren ondoan. Petronor 1968an legeztatu zen enpresa gisa. Kapital soziala eratzen hainbat fase izan ondoren, zeinetan kapital mexikarra (PEMEX) ere hartu baitzuen, gaur gaurkoz Repsolek kontrolatzen du: enpresa horrek dauka kapitalaren %85,98a, eta Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK-k) gainerako %14,02a. Aldi oro berritutako instalazioak tarteko, urteko 11 milioi tona errefinatzeko kapazitatea dauka, eta gasolioak, gasolinak, fuelolioak, bunker erregaia, asfaltoa, kerosenoak, sufrea eta abar produzitzen ditu. Produkzioaren parte handi bat Europara eta Ipar Amerikara esportatzen du. Bilboko superportuaren barruan, kapazitate handiko portu propioa dauka. Urte osoan, ia itsasontzi bat iristen da eguneko, hainbat eratako produktuak garraiatzeko. 2004. urtean, 351 itsasontzi igaro ziren. 774 laguneko plantilla arras doitua daukan arren, 3.108 milioi euro fakturatu zituen 2004an, eta 212 milioi euroko irabazi garbiak egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petronor
Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-19 | Leire Ibar
Langile bat hil da Petronorren konortea galdu ostean

Astelehen honetan zendu da langilea Muskizeko enpresan, mantentze lanak egiten zituen bitartean. Zerbitzu medikuek berehala esku hartu bazuten ere, ez zuten lortu suspertzea. UGT sindikatuak lan istripu honen arrazoiak ikertzea exijitu du.


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke ‘Prestige’ hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


Petronorrek erraustegietako hondakinak jaso eta eraldatzeko proiektua aurkeztu du

Zierbenako portuan planta bat eraiki nahi du enpresak. Arriskutsutzat jotzen diren hondakinak eraldatu eta hormigoi eta baldosen bidez, besteak beste, eraikinetan eta obra publikoetan sartu nahi ditu.


Petronorren obra batzuk geldiarazi ditu Muskizeko Udalak

Lizentzia-eskaeran “hainbat artxibo osatu gabe zeudelako” obrak geldiarazteko dekretua sinatu du Muskizko alkate Edu Brionesek.


2023-07-10 | Jon Torner Zabala
“Petronorrek kirola zikintzen du” mezua zabaldu du Greenpeacek Zierbenako estropadan

"Petronor eta Repsol dira Euskadin eta Espainiako Estatuan hurrenez-hurren CO2 gehien isurtzen duten konpainiak", salatu du Greenpeacek. "Gisa honetako ekitaldiak baliatzen dituzte haien irudia garbitzeko".

 


Mobilizazioak iragarri dituzte Tubacex, PCB, Petronor eta Bizkaiko metalaren gatazketan auzipetutako beharginek

Azken hilabetetan izandako lan gatazketan auzipetuak izan diren beharginek agerraldia egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, langile borrokaren kriminalizazioa salatzeko. Mobilizazioak iragarri dituzte.


2021-09-07 | ARGIA
Petronor-en erregulazio espedientea “justifikaziorik gabekoa” da, Bilboko auzitegiaren arabera

Bilboko auzitegiak "justifikazio gabekotzat" jo du Petronorrek pasa den maiatzean indarrean jarri zuen aldi baterako enplegu erregulazioa (ABEE). Enpresak adierazi du epaiari helegitea jarrriko diola.


2021-06-15 | ARGIA
Petronorren greban dauden langileen aurka oldartu da Ertzaintza

Ekainaren 11tik 20ra greban daude Petronorreko langileak, zuzendaritzari Aldi Baterako Enplegu Erregulaziorako Espedientea erretira dezala exijitzeko. Mobilizazio egutegi indartsua antolatu dute langileek eta Bilboko beste hainbat enpresen borrokekin bat egiten ari dira... [+]


2021-02-22 | ARGIA
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute

Bilboko portua eta Zorrotzaurre artean gasbide bate eraikitzeko makroproiektua aurkeztu dute 78 erakunde publiko eta pribatuk Euskalduna Jauregian. 2020 eta 2026 artean 1.300 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute. Petronor-Repsol da proiektuaren sustatzaile nagusietakoa.


Petronorreko isuriak inguruko faunan eraginak izan dituela salatu dute

Petronor enpresak larunbat goizean informatu zuen Muskizen petrolio isuri bat izan zuela. Isurketa Barbadun ibaira iritsi zen hodi bateko zulo baten ondorioz. Inguruko faunan eraginak izan dituela salatu dute zenbait elkarte ekologistek.   


Erretzera gerturatzen gaituen gradu erdia

Zertan da gaur egun klima aldaketa? Informazioa barra-barra dago eta hainbat bide har daitezke galderari erantzuteko. Horietako bat da Iñaki Petxarroman kazetariaren Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian liburua hartzea eta bidean abiatzea. Helmuga... [+]


Eguneraketa berriak daude