"Osakidetzaren esku dago mobilizazio gehiago egotea edo ez"

  • Sindikatuek deituta, 2.000 langile inguruk manifestazioa egin dute Bilbon, "kalitatezko Osakidetza" baten alde. "Mobilizazio ziklo bat itxiko dugu gaur, eta orain Osakidetzaren esku dago gehiago egotea edo ez", adierazi du ELAko Pello Igeregik. 


2015eko apirilaren 23an - 09:19
Greba egiteko oztopo handiak izan dituztela salatu dute sindikatuek Bilboko manifestazioaren amaieran. (Arg.: Unai Brea)

Aldarrikapen garrantzitsuena langile kopuruari dagokiona da, Edurne Agirrek (LAB) azpimarratu duenez. "Osakidetzak 1.000 lanpostu sortzeko eskaintza egin du mahai sektorialean, baina horietatik 500 baino ez dira berriak, gainerakoak erretiroak ordezkatzeko dira". Behar bezalako zerbitzua eskaintzeko, gutxienez 3.000 lanpostu sortu beharko liratekeela uste dute sindikatuek.

Izan ere, murrizketen ondoriozko 3.000 lanposturen galerak langile finkoen baldintzak kaskartu ditu (lan ordu gehiago, bajetan ordezkapenik ez zazpigarren egunera arte...), eta hori herritarrek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatea gutxitzea eragin du, sindikatuen esanetan.

"Gutxiago lan egin eta gehiago kobratu nahi izatea leporatu digu Osakidetzak, baina gezurra da, soldata igoera ez dago gure aldarrikapenen artean", esan du Edurne Agirrek manifestazioa amaitu osteko ekitaldian. 

Grebaren bigarren egunean ere Osakidetzak oztopo handiak jarri izana salatu dute. Basurtu eta Galdakaoko ospitaleetan, sindikatuetako ordezkariek Lan Ikuskaritzari deitu diote, zuzendaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak bidegabeak izan direla ohartarazteko.

Berriz ere, parte hartze kopuruen "gerrari" uko egin diote sindikatuek, aipatutako baldintzek balorazioa desitxuratzen duelakoan. Osakidetzako zuzendaritzak, aldiz, jarraipen datuak egin ditu publiko eguerdian. Adierazi dutenez, langileen %9,4k egin du greba. 

Bizkaian izan da lanuzte gehien: %11,8. Gipuzkoan %7,6koa izan da jarraipena eta Araban, berriz, %6koa. Lan-kategoriei dagokienez, sendagileen %4,7k, erizainen %10,1ek eta gainerako langileen %13,2k egin dute greba.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetzako gatazka
1.431 lanpostu sortzeak ez du Osakidetzaren plantilla handituko, ELA eta ESK sindikatuek salatu dutenez

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzan iragarritako lanpostuak behin-behinean dauden langileen plazak formalizatzeko izanen direla esan dute ELA eta ESK sindikatuek.


Auzitegi Nagusiak berretsi du: geldirik jarraituko du Basurtuko bihotz kirurgiaren lekualdatzeak

Osakidetzak jarritako helegitea ez du onartu Euskadiko Auzitegi Nagusiak. Azaroan gelditu egin zuen Gurutzetara lekualdatze prozesua Arabako epaitegi batek.


2022-12-29 | Lide Iraola
Osakidetzako krisia
ESIko zerbitzuburuek bost eskakizun egin dizkiote zuzendaritzari

Zuzendaritza ospitale barruko kideez osatzea, mahai teknikoa osatzea langileen ordezkaritzarekin, "behetik gorako" lan ebaluazioa, langileen egonkortzea eta Onkologikoaren hitzarmen berriaren inguruan azalpenak jasotzea. Bost puntu horietan ardaztu dituzte... [+]


Sindikatuak protestara itzuliko dira, osasun sistema publikoaren alde

Osakidetzako sindikatu guztiek bat eginda, SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute abenduaren 22an zentro guztien atarian biltzeko. Opor garaiaren ondoren, protestak kalera eramatea ere aurreikusi dute.


Oposizioa haserre: nekagarria da Sagarduik galderarik ez erantzutea

Gidoi itxi-itxiarekin agertu da Osasun sailburua Legebiltzarrean, Donostia Ospitaleko egoeraren berri era xeheagoan ematera berez, baina galdera guztiak saihestu egin ditu. Oposizioko alderdi guztiek etengabe salatu dute lotsagarria eta larria dela jarrera hori izatea, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude