Akusazioak froga nahikorik aurkeztu ez izanagatik absolbitu ditu bost lagunak Donostiako epaitegi batek. 2007ko urtarrilean A8 autobidea, Zarautz inguruan, beraiek moztu zutela ukatu ez arren. 21 hilabeteko espetxe eskaera bertan behera geratu da momentuz, fiskalak helegitea aukezteko aukera dauka eta.
2007an Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra egindako protesta horrek bederatzi urteko prozesu luze baten hasiera izan zen, eta atzoko epaiak horren amaiera ekar lezake. Sententziaren arabera, epaileak onartu ditu bost auzipetuen defentsaren arrazoiak: ezin da frogatu ekimen hark desordena larririk eragin zuenik, ezta indarkeriarik erabili zutenik ere.
Saioa Zerain, Ainara Ladron, Aritz Azkona, Naroa Ariznabarreta eta Asier Alberdiri 21 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zien fiskaltzak joan den martxoaren 18an egindako epaiketan. Epaiketa behin baino gehiagotan errepikatu behar izan zen, Ladron, Azkona eta Ariznabarretak epaiketan parte hartzeari uko egin baitzioten. Prozesu luze honen azken mugimenduak bilduta daude albiste honetan.
Martxoaren 18an epaitu dituzte A8 autobidea 2007n moztu zuten bost gazteak. Fiskalak haien aurkako zigor eskaera 21 hilabetera jaitsi duenez, printzipioz, espetxera ez dute joan beharko. Hortaz, epaituak izateari uko egin zioten hiru gazteak aske utzi dituzte.
Epaiketa martxoaren 2an zen egitekoa baina Ainara Ladron, Naroa Ariznabarreta eta Aritz Azkona ez ziren epaiketara agertu. Atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.
Martxoaren 3an atxilotu zuten Naroa Ariznabarreta, Eibarren. Martxoaren 5ean atxilotu zuen Ertzaintzak Ainara Ladron beren egoera salatzeko egindako prentsaurreko baten ostean, eta ordu batzuk geroago atxilotu zuten Aritz Azkona Fruizen. Martuteneko espetxetik Valladolideko kartzelara urrundu zuten Azkona, eta Ariznabarreta eta Ladron Logroñoko espetxera eraman zituzten.
AZKEN ORDUA: Fiskalak 21 hilabetera jaitsi die zigor eskaera A8a moztu zuten bost gazteei
— ARGIA (@argia) March 18, 2016
Martuteneko espetxetik Valladolideko kartzelara urrundu dute Aritz Azkona. Ariznabarreta eta Ladron Logroñoko espetxeetara eraman dituzte. Hiruak –beste bi kiderekin batera– martxoaren 18an epaitu behar badituzte ere, sakabanaketa politika ezarri diete.
Martxoaren 13an (igandea) eguerdiko 12:00etan Martuteneko kartzelera "Martxa laranja" antolatu du Libre mugimenduak; Naroa Ariznabarreta, Aritz Azkona eta Ainara Ladron gazteei elkartasuna adierazteko. Hiruek epaituak izateari uko egin ziotenez Donostiako espetxean egongo dira beren aurkako epaiketa egin arte.
Martxoaren 18an Donostiako epaitegira joateko deia ere zabaldu dute, egun horretan epaituko baitituzte A8 autobidea moztu zuten bost gazteak.
Ainara Ladron eta Aritz Azkona epailearen aurretik pasa ostean, Martuteneko espetxean sartu dituzte. Kartzela berean dago ostegunetik Naroa Ariznabarreta. Epaileak jakinarazi die epaiketa berriaren data: martxoaren 18an goizeko 10etan.
Herriko taldearekin futbol partidua jokatzera irten behar zuen unean atxilotu dute Iruñeko Iturraman jaiotako gaztea.
Aritz Azkona gaztea atxilotu duten unea pic.twitter.com/OUkO2vrkJ7
— Topatu (@topatu_eus) March 5, 2016
Aritz Azkonaren hitzak Zarauzko Libre mugimenduaren prentsaurrekotik bueltan. Ertzaintzak ez du Azkona Zarautzen atzeman eta Arrietara, bere herrira, bueltan da.
50 bat ertzainez osatutako operazioan, Arbizun bizi den Ainara Ladron elgoibartarra Zarauzko Arrano tabernan atxilotu dute.
Tabernatik Ainara eramatera sartu direnean @topatu_eus pic.twitter.com/09QNMWprgd
— Oihan Unai Ataun (@txoihan) March 5, 2016
Prentsaurrekoaren ostean, Ertzaintzak Ainara Ladron atxilotu dezakeela-eta jendea hurbiltzen hasi da Zarauzko Musika plazara.
"Epaiketa hau, beste asko bezala, oharkabean igaro zitekeen. Epaiketa borroka-eremu bilakatu dugu".
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) March 5, 2016
Zarauzko Herriko Tabernan sartu da jendea eta auziperatuak. Bidean Ertzaintzaren furgonetak datozela esan dute. pic.twitter.com/viwG1P7sU7
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) March 5, 2016
Libre mugimenduak agerraldia egin du Zarautzen, A8 mozteagatik atxilotzeko arriskuan dagoen Ainara Ladron gaztearekin batera.
"Segiko militante izatea leporatuta 80 gazte epaitu dituzte urteotan, gehienak torturatu. Gero 78 errugabe jo zituzten".
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) March 5, 2016
"Desobedientzia tresna bikaina da injustiziak ikustarazteko, elkartasuna pizteko, konpromisoak ehuntzeko, geure buruak aktibatzeko".
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) March 5, 2016
"Epaiketa hau, beste asko bezala, oharkabean igaro zitekeen. Epaiketa borroka-eremu bilakatu dugu".
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) March 5, 2016
Eleak Librek prentsaurrekoa antolatu du Ainara Ladron eta Aritz Azkona babesteko
Larunbatean Zarautzen egingo duten agerraldian izango dira Eleak/Libreko kideak, auzipetuen senitarteko eta lagunak, herritarrak eta, artean libre badira, Ainara Ladron eta Aritz azkona ere. Ekimenaren zergatiak azaldu, egunotan bizitakoari buruzko irakurketa egin, eta gure eskubide zibil eta politikoen zein desobedientziaren aldarria azpimarratuko dutela iragarri dute.
Eguna: Martxoak 5, larunbata
Ordua: Goizeko 11ak
Lekua: Zarautz. Musika plaza
ToNaroa Arizmabarretaren atxiloketa salatzeko mobilizazioak izan dira ostegun arratsaldean. Eibarren egindako manifestazioaren ostean dozenaka lagunek errepidea moztu dute Untzaga plaza inguruan.
Gaur espetxeratu duten Naroa Ariznabarretaren babesean egindako mobilizazioaren ostean errepidea moztu dute Eibarren pic.twitter.com/6ML85sDY2K
— Axier Lopez (@axierL) March 3, 2016
Arbizun, Arrietan eta Iruñean ere mobilizazioak izan dira.
Azkonaren egoera salatzeko herritar ugari bildu dira Arrieta eta Iturraman #GazteriaLibre pic.twitter.com/QcIVMzQ7A4
— Topatu (@topatu_eus) March 3, 2016
Ainara Ladron Arbizun dago herriko asanbladan azalpenak ematen #GazteriaLibre pic.twitter.com/kuWnO2M5Sm
— Topatu (@topatu_eus) March 3, 2016
Epailearen aurrera eraman dute Naroa Ariznabarreta gazte eibartarra. Bide desobedientea zergatik hautatu duten azaldu dio epaileari. Horren ostean Martuteneko espetxera bidali dute. Animikoki oso ondo dagoela adierazi diote ARGIAri Ariznabarretaren lagunek.
Aritz Azkonaren atxilotze agindua salatu eta gazteari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa egingo dute gaur arratsaldean Iruñeko Iturrama auzoan:
Gaur 20etan Iturramako kontzentrara laranjaz joateko deia egin dute. Anima zaitez!! #AritzLibre Desobedientziaz Libre!
— IruñHERRIko HARRESIA (@naranjizate) 2016(e)ko martxoak 3
Ainara Ladronen mezua zabaldu du bideoz Topatu.eus atariak. Aritz Azkona eta Naroa Ariznabarreta bezala, bere kontra atxilotze eta espetxeratze agindua du emana. "Mugimendu arraroak" sumatu ditu Ladronek Arbizun, baina gero eta jende gehiago biltzen ari dela azaldu du: "herriak badaki borroka dela bidea".
Hasiera batean ertzainek atxilotu dutela zabaldu bada ere, azken orduko informazioen arabera Espainiako polizia litzateke Ariznabarreta atzeman duena.
Une honetan Donostiako polizia-etxean dute.
ARGIAk Naroa Ariznabarreta Eibarren atxilotu duten uneko argazkiak lortu ahal izan ditu. Ertzainek auto batean sartu dute etxetik irten denean:
Naroa Azirnabarreta Eibarren atxilotu duten unea https://t.co/CqNrfJO2NW pic.twitter.com/Ex4Rejjkj8
— Axier Lopez (@axierL) 2016(e)ko martxoak 3
Etxetik senide batek lagunduta atera denean atxilotu du Ertzaintzak Naroa Ariznabarretan, A8 mozteagatik abian jarritako epaiketara ez agertzea erabaki duten gazteetako bat. Naiz.eus-ek azaldu duenez, atxilotuaren gertukoek uste dute epailearen aurrera eramango dutela orain.
Epaiketaren eta hiru gazteen desobedientzia ekimenaren inguruko informazio guztia eta bideoa albiste honetan aurkituko duzu:
http://www.argia.eus/albistea/astezkenean-epaituko-dituzte-a8-mozteagatik-auzipetutako-bost-gazteak
Altsasuko gazteen aurkako epaiketan, asteartean Guardia Zibileko teniente baten emazteak –Maria Jose izenekoa–, behin baino gehiagotan adierazi zuen auzipetuetako bat, Adur Ramírez de Alda, kamiseta gorriz jantzita zegoela erasoak gertatu ziren gauean. Altsasuko gazteen gurasoek igorri duten argazki honetan argi ikusten da hori ez dela egia.
Ostegunean epaituko dituzte Madrilgo Kontu Epaitegian 2013an Gipuzkoako erraustegi gaindimentsionatua geratu zuten Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta. Lehena Ingurumen diputatua zen eta bigarrena Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko burua, biak EH Bilduko kideak.
Hiru bizikleta zutaberen bidez egituratuko dute deialdia larunbatean: Berriozartik aterako da bat, 10:30ean; bigarrena, Barañaindik, 11:00etan; eta, azkena, Atarrabiatik, 11:00etan. Gazteluko plazan elkartuko dira denak, 13:30ean.
Ruben Ollo "Olazti", La Haine eta Ahotsa hedabideetako kolaboratzailea, poliziek atxilotu dute gaur eguerdiz Iruñean, dirudienez Madrilgo Auzitegi Nazionalera eramateko. 'Terrorismoaren gorazarre' egiteagatik atxilotua 2017ko irailaren 7an, urtarril honetan jakinarazi zuen uko egiten ziola Madrilen deklaratzera azaltzeari.
A demonstration had been organised for 14th April in Iruñea in support of the three young people who have been held in prison for almost a year and a half, and to demand they be given a fair trial. After a pub brawl with two members of the Civil Guard (Spanish armed forces), they were arrested and have been held in custody since then.
Concepción Espejel epailea izendatu dute Altsasuko gazteen epaiketa zuzentzeko. Gazteen abokatuek Espejel kasutik aldentzea eskatu dute, Guardia Zibilaren koronel batekin ezkonduta dagoelako eta Guardia Zibilak “Merezimenduzko Saria” eman ziolako, besteak beste.
Julen Ibarrolari (Amurrio, 1993) urtebeteko kartzela zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, errotulki batekin pintaketa bat egiteagatik. Terrorismoa goratzea leporatzen diote.
Terrorismoa goratzea egotzi diote Ahotsa.info-ko eta LaHaine-ko kolaboratzaile Ruben Ollo Olazti-ri eta prentsa ohar baten bidez ohartarazi du "desobedientzia" ariketa egin, eta ez dela epaitegira azalduko.
Alcala de Henareseko auzitegian izan da berrogeita hamar lagunen aurkako epaiketa. 2015eko epaiketa batean egindako ekimen sinboliko batengatik, desordena publikoa egotzi zieten, bost hilabeteko espetxe zigorra eskatuz bakoitzarentzat. Asteartean eman dute amaitutzat epaiketa, eta sententziaren zain geratu dira.
Alcalá de Henareseko epaitegian izango da 50 lagunen kontrako epaiketa. Bost hilabeteko espetxe zigorra eskatzen dute bakoitzarentzat 2015eko epaiketa batean publiko gisa herri harresia irudikatzeagatik eta gazte auzipetuei babesa emateagatik.