More koloreko pintadaz esnatu dira Tolosako zenbait elkarte gastronomiko

  • Gaur egun, Tolosako elkarte horietan ez dago emakumezko bazkiderik. Bazkideak garbiketa lanetan ari dira jada.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko ekainaren 02an - 11:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gure Kaiola, Batasuna, Txinparta eta Aiz-Orratz/Veletako ateetan aldarrikapen pintadak margotu dituzte bart; emakumeak baztertzea egozten diete mezuek. Matxistak diote denek, eta bada Sukalderaino sartuko gara! dioenik ere.

Batasuna elkarteko kideak egoitzako atea garbitzen ari ziren 09:30ak aldera eta, azaldu dutenez,  "oso gaizki" iruditu zaie ekintza: "Hemen ez dago debekurik emakumeak sar daitezen". Aiz Orratz elkarteko bazkideek, berriz, ez dute adierazpenik egin nahi izan, elkarteko atea garbitzen ari zirela.

Gaur egun, Tolosako elkarte horietan ez dago emakumezko bazkiderik.

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Eguneraketa berriak daude