Mobilizazioetan hasiko dira Edesa Industrialeko langileak

  • Egosketa lerroko eta Basauriko produkzioak etenda, Edesa Industrialeko Garagartzako plantako langileek mobilizazioak iragarri dituzte, eguenean hasita. "Jendea urduri dago, ez da gertatzen den lehen aldia; ematen du historia bera errepikatzen dela", adierazi du Langile Batzordeak.

Goiena @goiena
2017ko uztailaren 11

Ezinegona ezinegon, baina, Rikardo Perezek, Langile Batzordeko presidenteak berretsi du "prest" daudela "enpresa hau aurrera ateratzen laguntzeko"; hori bai, ezinbestekoa den baldintza bat ekarri du gogora: "Horretarako lehenengo egin behar dutena da eszisioko EREa atzera bota".

Bideragarritsun plan sinesgarri beharra

"Eskatzen dugun lehen gauza da 30 kaleratze horien espedientea baztertzea; pentsatzen dugu atzetik bideragarritasun plana dagoela, oraindik ez dakiguna zein den, eta behin hori jakinda, mahaian jarriko ginateke, hori bai, lanpostu denak defendatzen", gehitu du langileen ordezkariak.

Gaur-gaurkoz, Edesa Industrialen garbiketa lerroa geldi dago, egosketa geldi dago, Basauriko lantegia geldi dago, "Garagartzan bakarrik berogailuen parte txiki bat martxan dago, eta Eskoriatzako lantegia martxan dago" –20 bat langile, mini-domestikoak egiten–, esplikatu du Perezek.

CNA Taldeak hil honen amaiera alderako agindutako bideragarritasun planaren harira, berriz, "zerbait sinesgarria" aldarrikatu dute langileek, "gu prest gaude, behin aurkeztuta, horren gainean lan egiteko, baina zerbait sinesgarria izan behar du", esan dute.

Eta besteak beste, jakinarazi dute "momentuz erakundeetatik" ez dutela "inolako berririk" jaso, "bai badakigu sindikatuak bilera baten bila dabiltzala erakundeekin", zehaztu dute.

Albiste hau Ubane Maderak idatzi du Goienan eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal honetan artxibatua: Fagor

Fagor kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-27 | ARGIA
Edesa industrialek hartzekodunen lehiaketa aurkeztu du, 100 milioi euroko zorrarekin

CNA Group-eko filiala den Edesa Industrialek gaur goizean aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza auzitegian. Dituen zorrak 100 milioi eurotik gorakoak dira.


2017-10-24 | ARGIA
Jarraitu zuzenean berrikuntza sozialaz Emunek antolatutako jardunaldiak

Berrikuntza sozialean lanean ari diren hainbat ekimen ezagutzeko aukera izango da urriaren 25eko jardunaldietan. ARGIAk zuzeneko emisioa eskainiko du.


Zer da CNA? Edesaren zartagina eskutik duen taldea

Edesa Industrialeko langileen etorkizuna Luxenburgon finkaturik dagoen talde horren eskuetan dago. Baina ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, apenas daukagu daturik konglomeratu horren inguruan.


2017-09-12 | Goiena
CNA taldeak enplegua suntsitzeko espedientea aurkeztu du

Iragarritako moduan, CNA taldearen Edesa Industrialeko zuzendaritzak gaur aurkeztu du enplegua suntsitzeko EREa, langile guztiendakoa. Ostiralean jakinarazi zen bezala, zuzendaritza Edesa Industrial eta Geyser-Gastech enpresetako ordezkariekin batu da; bilera horretan enpresako 327 langileen kaleratze prozesua aurkeztu duela jakinarazi die.


Edesako langileak: "Fagor markarekin 'pelotazo' bat egin nahi dute"

Ez dute CNAk egindako proposamena onartu, euren ustez “xantaia” egiten ari delako eta konpainia katalanak “txeke zuri bat” besterik ez duelako nahi.


Fagor-CNAk Garagartzan ekoizteari utzi eta langileak kalera botatzeko planari eutsi dio

Zuzendaritzak kaleratze gutxiago egiteko aukera azaldu du enpresa batzordearekin egindako bileran, baina aldi berean dio "gehienez" 160 lanpostu mantendu ditzakeela, hasierako proposamenean bezala.


2017-07-26 | Goiena
"Susmoa dugu beldurra erabili nahi dutela guk onartzeko enpresaren dimentsioa txikitzea"

12:00etan dute hitzordua bihar, eguena, Fagor CNAko langileen ordezkariek CNA Taldeko zuzendaritzakoekin, negoziazioari ekiteko. “Enpresa bat ez da konpontzen murrizketekin”; hori abiapuntu, 350 lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzera bertaratuko dira langileen ordezkariak. Ezustekorik ezean, ez Jaurlaritzako ez Fagor Taldeko ordezkaririk ez da batzarrean izango.


CNAk Arrasateko planta itxi eta 200 langile kaleratu nahi ditu

Konpainiak katalanak aurkeztu du Edesa Industrialentzako bideragarritasun plana: produkzioa doitu, Garagartzako planta itxi eta langileen erdia kalera.


2017-07-20 | Goiena
"Zuzendaritzaren kudeaketa negargarriek ekarri gaituzte gauden lekura"

Edesa Industrial-eko eta Geyser Gastech-eko langileek, bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egin dute asteazkenean Arrasateko Herriko Plazan. Ez dute esperantza larregi bihar aurkeztuko dieten bideragarritasun planaren inguruan: "Gure susmoa da plan horrek murrizketa gehiago ekarriko dituela".


Industria politikari adarretatik heltzeko unea

Enpresa ezagunek itxierak eta murrizketak iragarri dituzte azkenaldian Euskal Herrian. Altzairuaren iazko krisiarekin gertatu bezala, industria sarearen ahultasuna agerian geratu da eta administrazioak darabilen politika ezbaian dago berriz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude