Mendillorriko Gaztelua auzoarentzat berreskuratzeko ekimenak antolatu dituzte larunbaterako

  • Espazio autogestionatu baten aldeko kanpamendua zabalduko da larunbat honetan Mendillorriko Gazteluan, Iruñerrian, egun osoko egitarau batekin lagunduta.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2015eko abuztuaren 28an - 09:56
Adin guztietako bizilagunek Gaztelua auzoarentzat izan behar dela aldarrikatu dute. (Arg: Ahotsa.info)

Auzokide guztientzat "nortasun sinbolo bat" izan dena berreskuratu nahi dute Mendillorriko auzokideek. Espazio autogestionatu bat bihurtu nahi dute auzoari bizitza ematen dioten elkarte eta kolektiboek.

Mendillorri auzoan "hazi, jolastu, sortu, partekatu eta amesteko" proiektua eratu nahi dute Gazteluan. "Prozesu honetan ezinbestekoa da espazio kolektiboak berreskuratzea eta auzoaren arazo zein beharrak konpontzeko elkar ikaskuntzarako loturak ezartzea. Gazteluaren berreskurapena auzokideon aldetik gaur egun hurbilago dugun erronka da", baieztatu dute.

Ildo horretan, auzo aldarrikapen honi bultzada berri bat emateko, auzokide guztiak animatzen dituzte larunbat honetan Gazteluaren inguruetan egingo den jardunaldian parte hartzera.

Goizean goiz hasiko dira ekimenak: 10:00etan auzolana eginen da, eta ondoren txistorrada eta umeentzako jokoak izango dira. Eguerdian herri bazkarian hartuko dituzte indarrak eta gero jokoak eta musika izango dira. Espazio autogestionatu baten aldeko kanpamendua zabalduko da, eta gaua pasatzeko asmoarekin, hainbat ekimen antolatu dituzte.

Iturria: Ahotsa.info-tik ekarritako albistea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Auzolana
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


Auzokoak egindako lanaz

Udazkena etorri da aurten, ni fede handirik gabe nengoen arren. Ez dakit zein mirari tarteko, hostoek erabaki dute orbel bilakatzea; eta jantzi egin dituzte bideak eta bazterrak, gorriz, laranjaz, horiz eta berdez. Zuhaitz guztiek bat egin dute manifestazio erraldoian, baita... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


2023-10-15 | Leire Artola Arin
Emakume baserritarrak, funtsezkoak bezain ahaztuak

Baserritar bat abereak gobernatzen edo traktorea gidatzen irudikatu beharko bagenu, ziurrenik gizon heldu bat imajinatuko genuke. Erreportaje honetarako elkarrizketatu ditugun baserritarrek, ordea, erakutsi digute iruditeria folkloriko horren atzean badaudela landa eremutik... [+]


Eguneraketa berriak daude