Manuel Fraga: “Neskatila horri ipurdiko batzuk eman zizkioten”


2013ko maiatzaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Radio Caracas Televisión-eko elkarrizketa unea; irudia Venezuelako 'Eusko Gaztedi' aldizkariak publikatu zuen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Gobernazio Ministro Manuel Fraga Venezuelan zebilen Anparo Arangoaren torturen irudiak publiko egin zirenean. Maiatzaren 11n, Radio Caracas Televisión-eko Lo de hoy elkarrizketa saioan Sofía Ímber eta Carlos Rangel kazetari aski ezagunek estu hartu zuten:

Ímber: Badaukat izen bat, zaila ahoskatzeko, apirila amaierakoa, Maria Amparo Arangoa Sastrustegui euskal gazteari gertaturikoa.

Rangel: Pentsatzen dugu kasua ezagutzen duzula.

Fraga: Aipatzen duzun kasu hori tamalgarria da, andereño horrena. Talde hori gidatzen zuen kapitaina bere kargutik kendua izan da.

Rangel: Gazte honi eragindako tratu txarrak...

Fraga: Esan dizut salbuespena dela eta zigortua izan dela.

Rangel: Niri aldizkari hau helarazi didate gaur, eta Espainian argitaratzen da.

Fraga: Aitortzen dut aldizkaria ez dudala ezagutzen, Espainian ehunka daude.

Rangel: Gazte horren argazki itzelak argitaratzen ditu. [Argazkiak kamerari erakusten dizkio].

Fraga: Bai, neskatila honi ipurdiko batzuk eman zizkioten sorbaldak bere ohorezko izena galtzen duen tokian, eta jakina, lekuz kanpo zegoen. Esan dudan bezala, arduradunak zigortuak izan dira [Rangelek Zeruko Argia ematen dio Fragari]. Bai, aldizkari hau Espainian argitaratzen da, Donostian zehazki, eta horrelako asko libreki publikatzen dira.

Elkarrizketa historiko horretan, zertxobait aurrerago, esaldi famatu bat esan zuen Manuel Fragak ikurrinaren legalizazioaz: “Por encima de mi cadáver”.

(Anparo Arangoa. Behar ziren argazkiak erreportajean argitaraturiko testua. ARGIA, 2.169 zk.)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude