Lau atxilotu presoen babesaren aurkako Guardia Zibilaren operazioan

  • Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu: Nagore Lopez Luzuriaga, Oihana Barrios, Izaskun Abaigar eta Fernando Arburua. Urtarrileko Mate operazioaren jarraipena dela salatu dute. Atzo euskal presoen aldeko nazioarteko kanpaina aurkeztu zuten.


2015eko martxoaren 25an - 09:19
Nagore Lopez de Luzuriaga atxilotzeko operazioa Agurainen (arg.: @bietanMH txio bidez)

Nagore Lopez de Luzuriaga Agurainen atxilotu dute eta Etxerateko eleduna da. Iñigo Urkullurekin egindako bileran parte-hartu zuen orain hilabete.

Izaskun Abaigar atxilotu Kanpezun atxilotu dute, eta dispertsioaren aurka Bruselara egindako bidaian parte-hartu zuen.

Fernando Arburua preso ohia eta Ohiana Barrios Donostian eta Iruñean atxilotu dituzte hurrenez hurren, eta Jaiki Hadi kolektiboko kide dira. Euskal presoen osasun arretaz arduratzen dira.

Gasteizen eta Agurainen mobilizazioak deitu dituzte gaur arratsalderako.

Bestalde, Iruñean Polizia Nazionalak Egoi Irisarri atxilotu du, ARGIAk jakin duenez, baina ez du zerikusirik Guardia Zibilak abiatutako operazioarekin. Irisarri sententziaren zain dagoen "28ak Libre" auzian epaitua izan zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude