Lasarte-Oriako udaltzainen hizkuntza eskakizunak, “legez kanpokoak”

  • Udaltzaingoko kaporal agenteei eskatutako euskara maila apaldu du udalbatzarrak, adituen irizpideen aurka.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 18an - 09:43
EAJk eta EH Bilduk gainerako alderdien erabakiaren aurka bozkatu dute. Argazkia: txintxarri.eus.

Ekaineko udalbatzarrean euskararen aurkako erabakia hartu zuen udalbatzarrak: gehiengoak onartu zuen udaltzain kaporal izateko hizkuntza eskakizuna jaistea. Modu horretan, hirugarren profila eskatu beharrean, soilik bigarrena beharko dute. PSE-EEk, ADLOPek eta PPk onartu zuten mozioa. EAJ eta EH Bildu izan ziren aurka bozkatu zuten bakarrak. 

Agente kaporalen bost postu sortuko ditu udalak. 2013ko ekainean udalbatzarrak erabaki zuen hirugarren profila eskatzea, eta Euskara Zerbitzuaren txostenak aurkeztu zituen. Orduan, ordea, bestelakoa zen udalbatzarraren osaera; EH Bilduk gobernatzen zuen. 

Prozedura

Jon Antxordoki EAJko bozeramaileak ohar bidez azaldu duenez, legez kanpokoa da profilaren aldaketa, ez delako behar bezala arrazoitu. Haren arabera, Administrazio Publikoen Prozedura legea urratu da, eta hori arrazoitzeko txostena aurkeztu du Lasarte-Oriako Udaleko erregistroan. 

Jesus Zaballos alkateak ekaineko udalbatzar hartan argudiatu zuenez, udalbatzarraren osaera aldatu da, eta, beraz, "arrazoi politikoengatik" beheratu dute udaltzain kaporalen hizkuntza eskakizuna. Ez zituen kontutan hartu euskara normalizatzeko ahaleginak, ezta Hizkuntza Politika Sailburuaren gomendioak. 

EAJk ekaineko udalbatzarrean eskatu zuen gaia atzeratzea, prozedura legea urratu ez zedin. Halere, ez zuten proposamena onartu, eta azkenean apaldu zituzten kaporal agenteen hizkuntza eskakizunak. ADLOPek argudiatu zuen udaltzainekin hitz egin zuela, eta "praktikotasunagatik" adostu zuela soilik bigarren profila eskatzea. 

Helegitea 

Orain, EAJk aurkeztutako helegitean ondokoa arrazoitzen du: 2013an kaporal agenteen zereginak aztertu zituela Euskara Zerbitzuak, eta txosten tekniko batean ondorioztatu zuela lanpostu horri zegokion hizkuntza eskakizuna hirugarren profila zela. Gainera, txosten horretan arrazoitutakoa berresten du Hizkuntza Politika Sailburuak; herri administrazioetan euskara normalizatzeko eta indartzeko irizpideak finkatuta ditu Eusko Jaurlaritzak. 

Antxordokik salatu duenez, udalbatzarrean hartutako erabakiak legez kontrakoak izan dira, irizpide teknikoekin hartutako erabakia arrazoitu gabe irauli delako. "Ezinbestekoak diren txostenak eskatu gabe hartu da erabakia". Azken udalbatzarrean ere gaia atera du EAJko  bozeramaileak, eta alkateak erantzun dio helegiteak aztertzean erantzungo diotela. 

Albiste hau txintxarri.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Diskriminazioaren aurka, pazienteak erdigunean

Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Epai euskarafobo berria
34 zaintzaile publikori oposizioetan euskara eskatzea legez kanpokotzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan 34 zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi zela eta ez zela diskriminatzailea ebatzi zuen iaz Donostiako epaitegiak. Orain ebazpen hori bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak, langile publiko hauei... [+]


Zergatik ez du Jaurlaritzak errekurritu udaltzainei gutxieneko euskara mailarik eskatzen ez dien epaia?

Ana María Martínez epaileak irailean ebatzi zuen udaltzainek ez dutela zertan B2 euskara maila ziurtatu; orain epaia berretsi eta bi hilabeteko epea eman du berriro onartzeko hizkuntza eskakizunagatik 2021ean Arkautiko lan poltsatik kanpo gelditu zirenak. Irailean... [+]


2023-01-25 | ARGIA
Arkautik B2 euskara mailarik gabeko udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu

UGT sindikatuaren helegitea onartu eta epaia berretsi du Gasteizko Administrazio Auzitegiak: udaltzainek ez dute gutxieneko euskara mailarik egiaztatu beharko. Bi hilabete eman dizkio auzitegiak Arkautiko Polizia akademiari lan poltsatik kanpo gelditu zirenak berriro onartzeko.


2023-01-05 | Lide Iraola
Euskara bermatzea “justizia sozial” kontua dela aldarrikatu du Behatokiak Barakaldoko epaiaren harira

Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu... [+]


Eguneraketa berriak daude