Kutxabankeko langileek ez dute pribatizaziorik nahi, ELA eta LABen arabera

  • Kutxabanken hauteskunde sindikaletan ELAk eta LABek irabazi dute Euskal Herrian, eta bi sindikatuek uste dute horrek erakusten duela langileek pribatizazioaren inguruan zer jarrera duten.


2014ko abenduaren 18an - 09:13
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ainhoa Etxaide: "Posible da pribatizazio prozesua geldiaraztea". (Arg: F.Gomez)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EAEko aurrezki kutxek Kutxabank sortu zutenetik egindako lehenengo hauteskunde sindikalak izan dira. Cajasurreko langileen botoak kontuan hartuta, CCOOk irabazi du 51 ordezkarirekin.

Asteazkenean Bilboko Kutxabanken egoitza nagusiaren aurrean elkartu dira ELAko eta LABeko ordezkariak, kutxen  pribatizazioaren aurka protesta egiteko.

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, Kutxabankeko langileen eta euskal gizartearen nahiaren “isla” da hauteskundeetako emaitza. “Ez dute nahi belaunaldi askoren ahaleginetik sortutako ondarea pribatizatzerik”.

“Posible da pribatizazio prozesua geldiaraztea. Borondate politikoa behar da, eta borondaterik ez bada, erabakia aldatzera behartuko ditugu”. Hala adierazi du Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
2023ko maiatzaren 11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude