Kolpe frankistak Nafarroan eraildako 3.500 pertsonak omendu dituzte

  • Fusilatuen Senideen Elkarteak Franco diktadorearen erregimenak hildakoak omentzeko ekitaldia egin du, Gaztelu gibelean. II. Errepublikaren aldeko aldarria zabaldu dute, halaber.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 19an - 09:43

Iñaki Zabalek eta Maite Menek zuzendu dute omenaldia eta Asier Zabalzaren esku egon da alderdi musikala; 1931n errepublikaren ereserkia izan asmotan sortutako pieza bat interpretatu du. Aurreskua ere dantzatu dute, eraildakoen omenez eta lore eskaintza egin.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude