Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

  • Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki

Gladys Eneako pauma bat

2025eko ekainaren 20an - 11:08
Azken eguneraketa: 12:17
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Horrelakoak gertatzea parkea eredutzat hartzen duen udal gobernu baten kudeaketan larritzat jo du Eguzkik. Ez dira kasu isolatuak eta konponbiderik ez dela bilatu adierazi du talde ekologistak. Honakoa diote: "Pertsona batzuen errespetu faltari eta Donostiako Udalaren utzikeriaren ondorioz, Gladys Enea parkeko animaliek jasaten duten tratu txarra gero eta nabariagoa da. Lotu gabeko txakurrek basahateak, paumak edota beltxargaren bikotekidea hiltzea ez omen da nahikoa. Pertsonak (pertsona helduak barne) hazkuntza-eremuetan nolanahi sartzea ere ez da nahikoa, arrautzak zapaldu eta animalien atsedena urratu arren. Oraingoan paumei isatsetako lumak kendu dizkiete. Noiz arte jokabide bidegabe hauek? Noiz arte zaintza falta parkean?".

Paumei erauzitako lumak. Eguzki

Horren aurrean Donostiako Udalak gertakariak gaitzetsi ditu eta parkearen zaintza eta segurtasuna hobetuko dituela adierazi du. Natura espazioen zaintza "betebehar kolektiboa" dela esan du udalak eta laguntza eskatu du lekukoak aurkitzeko eta erasotzaileak identifikatzeko. Eguzki mesfidati agertu da adierazpen horien aurrean, haien ustez ikustear dago ea benetako neurriak hartuko dituen udalak ala ezerezean geratuko ote diren.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.