Istanbulen 41 hil dituzten atentatuen atzean ISIS dagoela uste du Turkiako Lehen Ministroak

  • Gutxienez 41 pertsona hil dituzte astearte iluntzean, Istanbulgo Ataturk Aireportuan egindako atentatuetan. Turkiako Lehen Ministro Binali Yildirimek adierazi du beren datuen arabera ISIS legokeela atzean, nahiz eta inork ez bere gain hartu erasoa oraindik. Hiru izan dira erasotzaileak, Al Jazeeran jaso dutenez


2016ko ekainaren 29an - 11:07
Istabulen 36 pertsona hil dituzte asteartean. (Defne Karadeniz / Getty Images)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hildako gehienak turkiarrak ziren, ofizialek adierazi dutenez. Iraniar eta ukrainiar bana hildakoen artean daude. Zaurituak 60tik 150 bitartera dira.

Erasotzaileek aireportuko sarrerako zaindariei tiro egin zieten, eta ondoren, beren buruak lehertu zituzten banan bana. Material grafikoa zentsuratzeko neurriak hartu dituzten arren, sare sozialetan leherketen irudiak zabaldu dira.

 

Sakontzeko:

Al Jazeeran argazki galeria.

The Guardianen jarraipena egiten ari dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turkia
Eguneraketa berriak daude