Ipar Euskal Herriko eusko moneta auzibidean

  • Bost urte bete ditu eusko monetak. Besteak beste, Euskal Moneta elkarteak Baionako Herriko Etxearekin hitzarmena egina du monetaren erabileraren gainean. Alabaina, gure Iparraldearen begiradapeko Macron aroaren prefetak auzibidean jarri du moneta.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2018ko otsailaren 23a
Bost urteko ibilbidean erabiltzaile partikularrak eta profesionalak irabazi ditu euskoak Europako bigarren lekuko moneta osagarria da egun.

Eusko lekuko moneta osagarria da. Europako rankinean  bigarrena. Irudiz, bere ibilbideak traba egin du Frantziako estamentuetan, ekonomiko, politiko eta juridikoetan.

Prefetak auzitegian sartu du moneta eta bere desmartxa: “Euskoari kalte egin nahi zaio; izugarri ongi martxan da Euskal Herrian. Espero dut arrazoi politiko bat ez izatea Euskal Herria moneta hori debekatzeko”, erran du Baionako auzapez Jean Rene Etxegarayk

2014ko Hamon legeak lekuko monetak arautzen ditu, baina 2012ko dekretu batekin talka egiten du. “Berritasuna da deliberoan aipatzen dela euskoa erabili nahi dutela ordainketak egiteko. Orain arte hori ez da egiten Frantzian”, zehaztu du, Euskal Monetako Xebax Christy kopresidenteak.

Erabakia justiziaren esku

Kontuak kontu, afera korapilatu da eta gobernuak ez du erabakirik hartu. Frantziako estatu idazkariaren iritziz, euskoaren gainean ebaztea “Justizia administratiboari dagokio”. Xebax Christyren iritziz, jarrera horrek “argi berdea” eman dio euskoaren aferari. Hartara, prefetak auzitegira jo du.

Edonola ere, Euskal Moneta Elkartea ez da beldur, Xebax Christyk dioenez “Auzitegietara joatea ez da hain gaizki, juridikoki, Baionaren eta elkartearen arteko akordioaren argumentu juridikoak biziki onak baitira”.

Ipar Euskal Herriko Hitzan sakon landutako erreportajean Jean Marie Harribey Ekonomistak honela erantzun dio Joanes Etxebarria egileari:  “Monetak izaera bikoitza behar du”

Jean Marie Harribey Attac elkarteko presidente izan da urteetan. Economistes Aterres kolektiboarekin argitaratutako Moneta, afera politiko bat liburuaren izenburuak argitzen du moneta ofizialen eta hauen osagarrien arteko harremana: “Moneta afera politiko da”.

Kanal honetan artxibatua: Euskoa

Euskoa kanaletik interesatuko zaizu...
The Eusko: The Basque local currency's fifth anniversary

This year is the Eusko's fifth birthday. This solidarity and ecology-focused local currency is used in Lapurdi, Lower Navarre and Zuberoa (the northern Basque Country, which is under French administration). It is strongly supported by both citizens and institutions, and the aim is to continue enlarging the network which uses it. To celebrate the fifth anniversary, a "great family-style party" has been organised for 4th March.


2018-02-21 | Miren Osa Galdona
Bost urte beteko ditu Euskoa monetak eta erabiltzaile-perfila zabaltzea du erronka

Bost urte beteko ditu aurten Euskoak: Ipar Euskal Herrian erabiltzen den tokiko moneta da, solidarioa eta ekologikoa. Babes handia du herritar nahiz instituzioen aldetik eta sarea indartzen jarraitzeko asmoa dute. Bosgarren urteurrenaren harira, martxoaren 4an “familia giroko festa handi bat” lortu nahi dutela esan du Dante Edme Sanjurjo Elkarteko zuzendariak.


2017-03-13 | Kanaldude.tv
Eusko Karta
MULTIMEDIA - solasaldia

2015eko ezohizko biltzar nagusian Euskal Monetako kideek aho batez bozkatu zuten ordainketa numerikoa bidean ezartzea. Bi urte iragan dira, hainbat desmartxa administratibo gainditurik, martxoaren 19tik aurrera posible izanen da Euskokartaren baliatzea. Txartelaz eta Euskoaren inguruko emankizunean Battitt Crouspeyre eta Xumai Murua bertsolariak eta Aire Ahizpak ere kantari izango dira.


EuskoKarabana: hilaren 9tik 18ra euskoaren euskarri elektronikoa bultzatuko dute

Ipar Euskal Herriko tokiko moneta, euskoa, bultzatzeko karabana bat abiaraziko dute martxoaren 9tik 18ra bitarte. Baigorrin emango diote hasiera karabanari, Baionan amaituko da 18an, eta 19an Eusko Eguna ospatuko dute hor bertan.


Euskoaren bertsio digitala bultzateko crowdfunding-a martxan da

Euskoarekin ordainketak Internet bidez eta txartelarekin egin ahal izango dituzte Ipar Euskal Herriako biztanleek, Euskal Moneta elkarteak proposatu duen berrikuntzarekin: EuskoKarta, euskoaren bertsio digitala. Pauso honekin, ordainketa numerikoa eta billeteak batzen dituen lehenengo tokiko moneta osagarria izango da. Erronka aurrera ateratzeko “crowdfounding” bat martxan jarri dute, martxoaren 19rako 30.000 euro lortzea espero dute.


Ordainketa elektronikoetara saltoa egingo du Euskoak

Eusko monetak beste aurrerapauso bat eman nahi du eusko numeriko edo digitalaren sorrerarekin. Monetatik abiatu zen proiektuak ordainketa digitaletara ere iritsi nahi du, interneteko kontuak eta ordainketa txartelak abian jarriz.


Ordainketa elektronikoetara saltoa egingo du Euskoak

Eusko monetak beste aurrerapauso bat eman nahi du eusko numeriko edo digitalaren sorrerarekin. Monetatik abiatu zen proiektuak ordainketa digitaletara ere iritsi nahi du, interneteko kontuak eta ordainketa txartelak abian jarriz. Prozesuan parte hartzeko abenduaren 1ean Baionan egingo den ezohiko biltzarrera joateko gonbita egin dute.


2015-04-08 | Igor Agirre
Euskoaren txartel magnetikoaren izena eta irudia lehiaketa bidez aukeratuko dituzte

Ipar Euskal Herriko Eusko tokiko monetaren txartel magnetikoa martxan jarriko du 2015ean Euskal Moneta elkarteak. Ordainketak egiteko txartelaren izena eta irudia aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dute.


Moneta sozialez nazioarteko mintegia Arrasaten

Tokiko ekonomia eta kontsumo ereduak eraldatzeko moneta sozialek sortzen dituzten aukerez hitz egingo dute ostegunean Garaia Berrikuntza Gunean.


Ekonomia bertokiratzetik zonbiak hiltzerainoko planak dituzte Amikuzen otsailean

Amikuzeko Zabalik elkartearen otsail ostegunetako zita klasiko bihurtzeko bidean da. Aurten zer antolatu duten iragarri dute eta, gaien ugaritasuna eta gaurkotasuna ikusirik, emango dute zeresan franko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude