Ikurrina erakustea debekatu dute Eurovisionen, Estatu Islamikoren parean jarriz

  • Eurovision jaialdian banderak erakusteko bete beharreko baldintzak iragarri dituzte Official flag policy txostenean; Julien Pernici kazetariak Twitter bidez eman du berria aditzera. Erakutsi ezin daitezkeen banderen zerrenda iragarri dute, tartean da ikurrina, Estatu Islamikoaren banderaren pare. Maiatzaren 14an egingo dute Eurovision jaialdia, Stockholmen (Suedia).


2016ko apirilaren 29an - 10:24
Debekaturiko banderen zerrenda iragarri dute `Official flag policy´ txostenean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Txostenaren arabera, jaialdian esku hartuko duten –edo hartu izan dute– herrialdeetako banderez gain, “izaera politikorik” gabeko Europar Batasuneko eta Nazio Batuen Erakundeko herrialdeetako bandera ofizialak ere onartuko ditu antolakuntzak.

Besteak beste, mezu komertzialak, irudi “erasokorrak” edota ingelera ez den beste hizkuntza bateko mezuak dituzten banderak, erregioetakoak direnak eta “izaera politikoa eta erlijiosoa” dutenak debekatu ditu antolakuntzak.

Debekaturiko banderen zerrenda iragarri dute; bertan ageri da ikurrina, Estatu Islamimoaren banderarekin batera. Horiez gain, Palestinako, Krimeako, Kosovoko, Donetsko eta Transnistriako banderak ere ageri dira, besteak beste.

Jaurlaritzarentzat, “onartezina”

Ikurrina debekaturiko banderen zerrendatik kentzeko eskatuko die Eusko Jaurlaritzak  Suediak Espainian duen enbaxadoreari eta RTVE kate publikoari, Iñigo Urkullu lehendakariak Twitter bidez azaldu duenez. Adierazi du “onartezina” dela ikurrina DAESHen banderaren parean jartzea. Bere aldetik, ikurrinaren “kriminalizazioa” salatu du EH Bilduk, eta iragarri du Suediak Madrilen duen enbaxadorearekin batzartzea eskatuko duela.

Urkulluk RNE irratiari emandako elkarrizketan adierazi duenez, Eurovisionek ikurrina erakusteko debekua altxatuko ez balu, "ez legoke gaizki Espainia txapelketarik erretiratzea", azken finean "bere Estatuaren zati batez ari da eta".

Hala iragarri du Julien Pernici kazetariak:

Iñigo Urkullu lehendakariak, Twitter bidez:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu Islamikoa
2020-12-09
Ersin Çelic eta Diyar Hesso zinema zuzendariak
"Turkiarentzat krimena da pelikula hau existitze hutsa"

Eguneraketa berriak daude