Azken asteotan Ibarbengoako parkingaren obren hasierak oihartzun zabala izan du Getxon zein beste txoko batzuetan. Erresistentzian jarraitzen dute hainbat auzokidek, Tosuko landagunea biziberritzen. Azaroaren 11n manifestazioa egingo da goizeko 12:30ean Telletxe plazatik irtenda.
"Azpiegitura faraoniko hau, inposatutako proiektuaren iceberga besterik ez da", azaldu zuten joan zen larunbatean eginiko agerraldian bi auzokidek. Udal Gobernuak herritarren desadostasunei behin eta berriro muzi egiten dietela salatu zuten; auzoetako arnasguneak desegin eta "poltsikoak diruz betetzen" dituzten bitartean. Getxoko auzoetako herritarren ahotsa entzuteko garaia dela uste dute, ez dutelako itxurakerian oinarritutako herri bat nahi: "Bizitzaz betetako Getxo bat nahi dugu".
Horregatik, eta parkingaren aurka, azaroaren 11n Getxoko puntu desberdinetatik irtengo den manifestazioan parte hartzeko dei egin zuten auzokideek, edonorren atxikimendua ongi etorria izango dela adieraziz. "Asko gara eta bizirik gaude! Ibarbengoako parkingari ez".
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Plaza bakarra okupatuta, aparkalekuak dituen 304etatik. Horrela deskribatu du GuNe kolektiboak Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan eraiki duten Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko aparkalekuaren egoera, "irailaren 2an, lanorduetan". Idatzi ironiko batean,... [+]
Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.
Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.
Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez... [+]