Guardia Zibilak Iñaki Abad, Jon Ander Cob, Aratz Urrizola eta Julen Goikoetxea atxilotu ditu

  • Astearte goizeko 8:00etan abiatu den polizia operazioan, Guardia Zibilak atxilotu egin ditu joan den ostiralean Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortu zituen eta kalean ziren Jon Ander Cob, Aratz Urrizola, Iñaki Abad eta Julen Goikoetxea.


2018ko ekainaren 5ean - 09:06
Guardia Zibilak operazioa egin du Altsasun. (Argazkia: Guaixe)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espetxean ziren lehendik ere Adur Ramirez de Alda, Jokin Unamuno eta Oihan Arnanz.

Bi urteko espetxe zigorra ezarri dioten Ainara Urkijo ez dute atxilotu.

Madrilera daramatzate Naiz-ek informatu duenez.

Entzun Altsasuk sareratu du Iñaki Abad atxilotu duten unea.

Jarraian Guaixek kaleratu duen bideoa.

Amaia Amilibia, Jon Ander Coben ama da, atxilotu duten gazteetako bat. Astelehen arratsaldetik Guardia Zibilaren presentzia handia salatu du, eta astearte goizean atxiloketa nola izan den azaldu du.

 

Guztira 79 urteko espetxe zigorra bi guardia zibilekin izandako liskarragatik

2016ko urriaren 15ean, herriko feria eguneko goizaldeko 5:00etan herriko taberna batean kalez jantzitako bi guardia zibilen, beren bikoteen eta altsasuar talde baten arteko liskarraren ondorioz, agenteetako batek txorkatila lesionatuta amaitu zuen alde batean, eta zazpi gaztek espetxeratuta beste aldean. Hamar eta hamabost urte arteko kartzela zigorra eskatzen zieten bakoitzari.

Kasuak haserre handia eragin zuen eta atxilotuen senide eta lagunek mugituta, kanpaina etengabea egin dute justizia eske. Altsasun 20.000 lagun bildu zituzten atxiloketak gertatu eta gutxira. Herriz herri beren aldarrikapenen inguruan atxikimenduak biltzen pasa ostean urte eta erdi, apirilaren 14an, 50.000 lagunetik gorak Iruñea erdialdea kolapsatu zuten “ez da terrorismoa, justizia” lelopean.

“Kalteak, desordena publikoa eta mehatxuak” eta “agintearen aurkako atentatu” delituak leporatu dizkie Espainiako Auzitegi Nazionalak zortzi gazteei.

Kasuak oihartzun mediatiko handia lortu du, eta besteren artean The Guardian, Al Jazeera eta New York Times-ek idatzi izan dute kasuaz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

2021eko urriaren 20
Anomaliak

2021eko martxoaren 2
Adur Ramírez de Alda, Altsasuko auzipetua
"Altsasuren karikatura egin nahi izan dute, baina gaizki atera zaie"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!