Nafarroako Gobernua auzitara jotzeko prest Elizak bereganatutako ondarea berreskuratzeko

  • Elizak bere izenean jarritako ondareak mantentzeko diru publikoa jaso duen ere aztertuko du Gobernuak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 12an - 09:20
Aranoko eliza.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nafar guztienak diren ondareak bere izenean jarriak ditu Elizak. 1.100 baino gehiago izan daitezkeela ere jakina da. Horiek guztiak berreskuratzea da Uxue Barkos lehendakariaren Gobernuaren asmoa. Horretarako auzitara jo behar badu, prest azaldu da. Horrez gain, aztertuko dute ia ondare horiek mantentzeko diru publikoa baliatu duten eta diru-laguntzak eman ote zaizkien horretarako.

Gobernua babesten duten lau alderdien ekimena izan da hori, joan den astean onartutakoa. Alderdi sozialistak ere bat egin du proposamen horrekin.   

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
2025eko maiatzaren 8
Hala bazan

Eguneraketa berriak daude