Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon indarkeria matxistagatik

  • Erasoa jasan duen emakumea ospitaleratu egin behar izan dute.


2018ko maiatzaren 18an - 16:43
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguneko irudia (Aritz Loiola / Argazki Press)
Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguneko irudia (Aritz Loiola / Argazki Press)

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez erasoa ostegun goizaldean gertatu zen Bilboko Miribilla auzoko etxebizitza batean. Bikotekideak eraso egin ostean emakumeak Ertzaintzara deitu zuen, eta behin emakumea identifikatuta, anbulantzian ospitalera eraman zuten.

Erasotzailearen bila ibili ostean Miribilla auzoan aurkitu zuten, etxetik alde egina baitzen. Genero indarkeria delitua leporatuta atxilotu egin dute, ostiralean epailearen aurrera eramango dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude