Baztan, genero beltzeko literaturaren hiriburu urtarrilaren 16tik 22ra

  • Hiru urtez jarraian egiten den zerbaitek merezia omen du tradizio izena eta beraz, Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea, Ilbeltza, jada ezinbesteko zita bihurtu dela esan liteke: asteartean aurkeztu zuten aurtengo egitaraua eta edukiz beteta dator.


2017ko urtarrilaren 04an - 12:12
Asteartean aurkeztu zuten aurtengo Euskal Nobela Beltzaren Astea (argakzia: Ilbeltza).

Urtarrilaren 16arekin hasiko da txipiroi tintaren koloreko literatura Nafarroako eskualdean barreiatzen. Patxi Larrion idazle iruindarraren Feriatzaileak nobelak jarriko du hizpidea Arizkungo liburutegian 19:30etik aurrera. 1969ko Iruñean girotua, Patton filma errodatzen zuten bitartean bi gaztek egin zituzten martingala eta feriatzeak dira iazko irailean publikatu zen eleberriaren ardatza.

Miel A. Elustondo kazetari eta ARGIAko kolaboratzaileak emango dio segida Nobela Beltzaren Asteari, Beltz guztiak ez dira bele (Gotzon Garateren oroimenean) izeneko hitzaldiarekin. Anizko elkartean antolatu dute solasaldia, 2008an hil zen idazlearen lana ardatz hartuta.

Film laburrak eta trama politiko beltzak

Letretatik ikus-entzunezkoetara pasako dira ondoren, urtarrilaren 20an, Euskal Harriaren ABDak film labur sortaren emankizun batekin. Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean da zita, eta film horietan parte hartu zuten hiru egile izango dira bertan: Ane Urkiola, Beñat Iturriotz eta Santi Leoné.

Urtarrilaren 21eko larunbata ageri da beteen programan, goizeko 11etan hasita Iratxe Fresneda EHUko irakasleak eta Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariak izango duten solasalditik abiatuta. Mikel Soto Txalaparta argitaletxeko editoreak moderatuta, Fikziorako argudioak politikaren trama beltzetik izango dituzte hizpide Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Genero beltzaren aurtengo uzta

14:00etan Erratzuko Etxeleberteko txokoa elkartean bazkaldu ondoren, hainbat liburu aurkeztuko dituzte: Eneko Aizpuruaren Lehertu da festa, Itxaro Bordaren Ultimes déchets, Miren Gorrotxategiren 33 ezkil eta Ander Odriozolaren Freeport, denak ere intrigaren eta genero beltzaren alorrekoak.

“Susmagarrien gaua” prestatu dute segidan Erratzuko ostatuetan barna eta atzetik, 21:00etan, Markos Untzetaren kontzertua. Blues-folk ukituak dituen popa egiten du musikari eibartar autodidakta honek.

Biharamun handirik gabe esnatzea aurreikusten dute urtarrilaren 22an, Lekarozko plazan ipuin kontaketa teatralizatua prestatu baitute 11:30ean. Arratsaldeko 19:00etan bukatuko da aurtengo Euskal Nobela Beltzaren Astea Elizondoko Arizkuneena Kultur Etxean: 19:00etatik aurrera Julio Soto, Andoni Egaña, Onintza Enbeita eta Alaia Martin ariko dira bertsotan Josu Goikoetxeak jarritako gaiei erantzunez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal nobela beltza
Nobela beltzaz solasteko enegarren zita (H)ilbeltzaren eskutik

Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.


2022-01-12 | ARGIA
(H)ilbeltza hemen da: ezagutu aurtengo egitaraua plano-sekuentzia bakarrean

Hilaren 24tik 30era bitartean egingo dute aurtengo (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea. Aurtengo programazioa aurkezteko spota argitaratu dute asteazken honetan.


2021-12-22 | ARGIA
Astebeteko egitaraua dakar (H)ilbeltza jaialdiaren VIII. edizioak

Aurten ez dute nobela beltzaren asterik izan Baztanen, (H)ilbeltzaren antolatzaileek urtean zehar sakabanatu baitituzte jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022an berriz egingo dute astebeteko (H)ilbeltza jaialdia.


Itxaro Borda
“Hizkuntza da, justuki, Amaia Ezpeldoik ikertzen duen kasurik potoloena”

Erretiroa hartzeko prest da Amaia Ezpeldoi landaguneko detektibea, emakume baten desagerpena ikertzeko eskatu diote baina. Itxaro Bordarekin bildu gara Euri zitalari esker (Susa, 2021) eleberriaz hitz egiteko. 


Aste honetan egingo dute Lanbro Beltza topaketaren IX. edizioa

Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude