Frackinga eragozten duen legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

  • Gasteizko Legebiltzarrak onartu egin du hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidraulikoan ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko legea (ikus hemen testua osorik), EH Bildu, PSE-EE eta PPren aldeko botoekin. EAJ eta UPyD abstenitu egin dira.

Unai Brea @unaibrea
2015eko ekainaren 30a
Eusko Legebiltzarraren artxiboko irudia (Arg.: www.irekia.euskadi.net).

Izenak besterik iradokitzen badu ere, de facto EAEn haustura hidraulikoa erabiltzea eragozten du lege onartu berriak. “Frackingerako atea erabat itxi ez den arren, momentu honetan atzo existitzen ez zen babes neurri sorta badagoela esan dezakegu”, baloratu du, Legebiltzarreko bozketa amaitutakoan, Fracking Ez plataformak, 103.000 sinadura bilduz legea onartzeko prozesua abian jarri zuen taldeak.

Pozik agertu dira Fracking Ezeko ordezkariak, iazko irailean Legebiltzarrera eraman zuten lege proposamenaren eta azkenik onartu denaren artean desberdintasun nabarmenak izan arren.

Jatorrizko lege proposamenaren testuak frackingaren erabateko debekua ezartzen zuen. Espainiako Estatuko aurrekariak ikusita, ordea, segurutzat jo zitekeen halako arau batek ibilbide laburra egingo zuela; halaxe gertatu zitzaion, besteak beste, Nafarroako Parlamentuak 2013an onartutakoari.

Bai lege hura bai estatuko beste zenbait erkidegotakoak baliogabetu egin zituen Espainiako Konstituzio Auzitegiak, Madrilgo Gobernuaren helegiteak aintzat hartuta. Argudio nagusia zen erkidego batek ezin duela bere kabuz frackinga debekatu, hidrokarburoen ustiapena estatuaren eskuduntza baita.

“Beste aukera bat geneukan: gure eskumenen esparruan frackingari trabak jartzeko bideak bilatzea, Katalunian egin duten bezala”, azaldu dio ARGIAri Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak. Gogoan izan behar da Konstituzio Auzitegiak, hasiera batean frackingaren lege kataluniarra aldi baterako indargabetu bazuen ere, indargabetze hori ezabatu zuela joan den martxoan.

EAEko legearen 3. artikulua, izan ere, Kataluniako legeak dioenaren oso antzekoa da. Horren arabera, ez da baimenduko haustura hidraulikoa erabiltzea lurzoru urbanizaezin gisa sailkatutako eremuetan, teknika horrek inguruko ezaugarri geologikoei, ingurumenari, paisaiari edo baldintza sozioekonomikoei kalte egin badiezaieke.

5. artikuluak, berriz, frackinga debekatzen du EAEko akuiferoen kutsadurarekiko zaurgarritasunaren mapan arrisku ertain, handi edo oso handikotzat jotzen diren guneetan. Artikulu horren ondorioz ezinezkoa izango da haustura hidraulikoa baliatzea Arabako ia lurralde osoan, besteak beste.

Alta, artikulatuan “debeku” hitza agertzea aitzakia izan daiteke Espainiako Gobernuak lege berriari helegitea ipintzeko. Hala bada, borroka interesgarria suertatuko da Dani Maezturen iritziz, “EAEren eskumenak egongo liratekeelako jokoan”.


Frackingaren arriskua kanaletik interesatuko zaizu...
Pauso bat gehiago frackingaren alde

Espainiako Konstituzio Auzitegiak Euskal Herriko frackingaren aurkako legea baliogabetu zuen urtarrilean, eta asteazkenean gas perforazioaren Armentia 2 proiektua berrartu duela jakinarazi du Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Eusko Legebiltzarreko batzordean.


Frackingarekin aurrera jarraituko duen edo ez argitzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Konstituzionalak frackinga mugatzen zuen EAEko legea aldarazi ondoren, Fracking Ez eta Berriztu taldeek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote argitzeko "lurraldea zulatzeko asmoa duen edo ez".


2018-01-31 | ARGIA
Frackingaren aurkako EAEko legearen zati bat baliogabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi ditu EAEko frackingaren aurkak legearen artikulu batzuk. Espainiako Gobernuaren helegitearen ondorioa da erabakia.


Errekaleor, frackinga eta energia berriztagarriak

Fracking hitza lehenengo aldiz entzun genuenean, ezer gutxi genekien gaur egungo krisi energetikoaren inguruan astakeri hori gelditzeko geroago borrokan parte hartu genuenok. Gasa, ikatza, unanio eta petroleoaren gailurra izen arrotzak ziren guretzako, askoz jota belarria jotzen ziguten, baina ez genekien zehatz mehatz zeintzuk izango ziren frackingaren ondorioak.


2017-06-14 | Arabako Alea
Armentia-2 putzua ustiatzeko lehiaketa bertan behera utzi dute

"Interes orokorreko" arrazoiak aipatu dituzte agirian.


2017-04-02 | Unai Brea
Armentia-2 proiektua
Frackinga albo batera utzita ere, gasa jomugan du Jaurlaritzak

Iazko urrian jakin zen Eusko Jaurlaritza, SHESA sozietatearen bitartez, baimena tramitatzen ari dela gas putzu bat irekitzeko Subilla Gasteizen, hainbat urtez fracking bidez zulaketa egin nahi izan zen lekuan bertan. Haustura hidraulikoa legeak baztertu duen honetan, eztabaida beste esparru batzuetara lerratu da dagoeneko. Batez ere galdera honetara: onargarria da gasa bilatzeko diru publikoa inbertitzea?


2017-02-13 | Lander Arbelaitz
Leherketa izan da AEBetako gas hodi batean, 2.200 fracking putzu dauden Louisianako estatuan

AEBetako Louisiana estatuan leherketa izan da gas hodi batean, New Orleans kanpoaldean. Josh Helms izeneko langilea hil eta beste bat larri zaurituta dago instalazioen jabe den Phillips 66 multinazionalak aitortu duenez. Inguruko 60 etxe hustu eta ondotik igarotzen den autobidea moztu du poliziak, New Orleans Advocate hedabideak jaso duenez.


Dakotako oliobidearen eraikitzea gelditu dute, protestei esker

Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en irakur daitekeenez.


Ur garbia, frackinga eta aborigenen duintasuna jokoan Standing Rocken

Siux jendeak Ipar Dakotako Standing Rocken daukan lurralde ustez autonomoan ari da jokatzen AEBetako gudu sozial handienetakoa, bere baitan biltzen dituena petrolioa ustiatzearen, klima aldaketaren eta ura eskuratzeko eskubidearen inguruko gatazkak. Baina jatorrizko herritar amerindiarrek, bizirauteko dauzkaten ezintasunak ere azaldu dira argitara. AEBetako establishmentaren agintekeria bezala.


Estitxu Villamor
"Eredu energetikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, bide okerretik goazela ohartarazteko"

Araban, Subillako putzuan hasiriko proiektuari aurre egiteko Berriztu! taldea sortu da. Ingurumenean eta gizartean gasa ateratzeko zulaketek izan ditzaketen ondorioak ezagutaraztea eta proiektu horiek geldiarazteko presio egitea dituzte helburu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude