2017ko 'Pohang' lurrikara frackingak eragin zuela aitortu du Hego Koreako gobernuak

  • 2017ko azaroaren 13ean Koreako hainbat herri –tartean izena ematen diona– kaltetu zituen Pohang lurrikara bertan erregaiak fracking bidez erauzteko teknikak esperimentatzen dituen estazio geotermiko batek eragin zuela aitortu du herrialdeko gobernuak, gertakizuna ikertzeko izendatutako aditu taldea ondorio horretara iritsi denean.


2019ko martxoaren 25an - 13:30
'Pohang' lurrikararen ondorioz, etxebizitza askok hondoa jo zuen. (Argazkia: Korean Youth English News)

Pohang lurrikarak 5.4-ko maila eman zuen Richter eskalan eta haren ondorioz hildakorik gertatu ez arren ziento bat zauritu eragin zituen eta kalte material handiak aipatu herriotako etxebizitza, eraikin publiko eta bestelako azpiegituretan. Koreak garai modernoetan bizi izan dituen lurrikaretan bigarren bortitzena izan zen Pohang.

2018tik aditu askok adierazten zituzten beren susmoak fracking operazioak zirelakoan lurrikara horren errudunak. Orain Seuleko gobernuak izendatutako jakintsuek berretsi dute hipotesia, AFP agentzia bi zabalduta zenbait hedabidek jakinarazi dutenez.  Aipatu geotermia plantak ez darabil izen bereko beste planta gehienek darabilten teknologia, fracking-arena baizik: presio handiak injektatzen du ura lurpera, hondoko geruzetako harria lehertzeko eta honek "maila txikiko aktibitate sismikoa eragin du", ikerlari taldearen buru izan den Lee Kang-kun-en hitzetan. "Denborak aurrera egin ahala, honek eragin du Pohang hirian lurrikara lehertzea. Guk ondorioztatu dugunez, Pohang lurrikara gizakiak eragindako lurrikara izan da, ez da izan naturak berez eragina".

Pohang eskualdeko hainbat biztanlek adierazi dute gobernua auzitara eramango dutela lurrikaragatik, eta gobernuak berriz publikoki azaldu du benetan sentitzen duela gertatua. Geotermia planta itxita eduki dute ikerketen zirauten bitartean eta orain "betirako geldituko dugu", adierazi du Komertzio, Industria eta Energia ministroak. 2016an abian jarritako instalazioak 71 milioi dolar kostatu ziren.

Lurrikarak utzitako kalteen arrastoak Pohang hiriko karriketan, 2017ko azaroan. (Argazkia: The Kyunghyang Shinmun)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude