Orkestraren azken txostenak hainbat datu azpimarragarri dakartza enplegu munduari buruz; bestetik, Bizkaiko ekitaldi eta negozio erraldoi handiei lupa jarriko diegu, Pello Zubiria Argiako kazetariak frackingaren egoera EAEn aztertu du.
Okrestra Euskal Lehiakortasun Institutuak, Deusto Fundazioari lotuta dagoena, Euskal Autonomia erkidegoko 2018ko lehiakortasun txostena atera du. 50 adierazle baino gehiago aztertzen ditu, erreferentziazko beste eskualdeekin alderatuz.
Txostena 2011z geroztik argitaratzen da eta lau maila zehazten ditu: pertsonen ongizateari loturikoak, lurralde lehiakortasunaren azken emaitzak deiturikoak; bitarteko emaitzen adierazleak, aurreko emaitzak lortzeko garrantzitsuak direnak; lehiakortasuna baldintzatzen dutenak eta bukatzeko, oinarriak edo lurraldearen ezaugarriak.
Enplegua eta langabezia
Txostenak langabezia tasa murriztu dela baieztatu du, baina Europako eta erreferentziako eskualdeetako batezbestekoa baino handiagoa dela adieraziz: Espainiar Estatuko estatistiken aldean datuak beti hobeak izan dira; aldiz, Europako sailkapenean kokapen kaskarragoan dago. Gazteen langabeziaren aldea handia da, 10,85 puntukoa: EAEn %27,3koa da eta EBko bataz bestekoa, %16,45.
Enplegu tasa behar egiteko garaian (16-64 urte artean) dauden landun pertsonen proportzioa da. Enplegu tasaren inguruan, erreferentzia eskualdeen eta EAEn arteko aldea 5,28 puntukoa da (EAEn %65,4 eta erreferentzia eskualdeetan %69,68); emakumeen enplegu tasan dagoen aldea antzekoa da. Hots, oraindik jende ugari dago enplegatua ez dagoena baina, testuingurua aldatuta, pertsona enplegatu gehiago egon litezke; hazteko tartea dago.
Txosten honen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa antzekoak diren eskualdeekin alderatuz, langabezia egoera okerragoa du eta enpresariek plusbalio handiago eskuratzen duten euren langileengandik
Laburbilduz, EAEk antzekoak izan daitezkeen eskualdetik urrun dago, langabezia eta enplegu tasaren aldetik. Arlo honek duen gabezia prekarietatearen neurketa da, ez baita kontutan hartzen.
Produktibitatea
Urtero patronalek diote EAEko langileak Espainiar Estatuko garestienak direla, zeozer txarra izango balitz bezala: datu hori alokairudun (soldatapeko langile) bakoitzeko lan kostua da. Noski, Alemaniarekin alderatuta, autonomia erkidegoarena murritzagoa da.
Txosten honek langile bakoitzeko produktibitatea aipatzen du. Datu hau jakitea garrantzitsua da, ba enpresarientzat langile batek kostu bat suposatzen du, baina baita ere aberastasuna sortzen du, eta enpresariak aberastasun hori lapurtzen dio, gainbalioa deritzona. Orkestrak argi uzten du EAEko langile bakoitzak, bataz bestez 65.700 € sortzen dituela, beren kostua 39.500 eurokoa izanik. Euskal enpresarientzat langile bakoitzaren kostua langile horrek sortzen duen aberastasunaren %60,1 da. Alemaniarekin alderatuta, langileek lan kostu txikiagoa suposatzen dute eta produktibitatea handiagoa da, bertoko enpresariek gainbalio handiagoa poltsikoratuz.
Alokairudun (soldatapeko langile) bakoitzeko Lan Kostua, Produktibitatea eta Unitateko Lan Kostua (2017)
Txostenak beste elementu bat mahaiaren gainean jartzen du: Herrialdeak alderatuz badirudi manufakturazko industrian EAEren manufakturako industriaren unitateko lan kostuen egoera okerragoa dela, taulan adierazten den bezala; baina antzekoak diren eskualdeen aurrean, unitate lan kostu txikiagoa du. Hortik ondoriozta dezakegu sektore multzo honen egoera ez dela hainbatek dioten moduan, erabat txarra.
Beste elementuak
Laburpen honetan lanaren ekonomiarekin harreman zuzena duten puntuak aztertu ditugu, baina txostena askoz sakonagoa da.
EAEren egoera bitarteko emaitzen adierazleetan
Berrikuntza, esportazioak, enpresen portaera... aztertzen diren beste elementuak dira. Datu anitz ditu, Europar Batasuneko eta antzekoak izan daitezkeen eskualdetakoak ere kontutan hartuz, analisi interesgarria izan daitekeena.
Hala ere, gabezien artean nabariena da Euskal Herri mailako daturik ez ditugu, ez era agregatu batean ezta desagregatuan (Nafarroa, Euskal Herri Kontinentala eta EAE). Eta bestetik, prekarietatea ez da erabat aztertzen.
Lanaren ekonomia Bilbo Hiria irratian.
Hauteskundeen aurreko epean gaude, eta etorkizunerako proposamen politikoak berriro jartzen dira pil pilean. Memoria eskaseko garai neoliberal honetan, erakundeen agintea eskuratu edo berretsi nahian, jendartearen sostengua bilatzen dute politikariek, eta ez dute zertan gauzatzeko intentziorik izan behar ere. “Olatua dator” esan zuen 2015ean Unai Rementeriak, gaur Bizkaiko Ahaldun Nagusia den agintaria, talde ekologista baten antzerako leloa erabiliz. Aurreko urteetan “Save Mundaka Save the ocean” ekimenak salatutakoaren gainean igarota, bozkatzeko aurreko hilabeteetan draga berri bat onartu zuten, lehenago egindakoaren moduan inolako txosten tekniko edota ekologikoa egin barik, eta bai oreka biosferikoa bai surf jarduera arriskuan jarriz.
Kanpaina osoan enpleguak eta inbertsioak hitzematen ibili zen Rementeriak, bereziki krisi larriagoan zeunden Enkarterri eta Ezkerraldeko udalerrietan. Lehenago Habidite, Brikomart edo Edesa-rekin egin zuten moduan, memoria gutxiko hautesleak berriro bereganatzeko helburuarekin. Non geratu dira prometatu ziren lan industrial horiek? Azken hilabeteetan entzun ahal izan ditugun hitzeman berrietan baino ez dira gauzatu: Amazon irekitzear dago Sestaon, Parke Teknologikoaren lehenengo harria jarri dute Abanton, Bizkaia dorrea berrerabiltzeko plangintza aurkeztu dute Bilbon... Gero eta gehiago, gero eta handiago, baina nork daki gauzatuko direnik edo, aurrekoetan bezala, haizeak eramandako ametsak izango direnik?
La Naval arriskuan dagoen honetan, eta mobilizazioak eta negoziazioak aurrera jarraitzen diren bitartean, etorkizunerako hitzeman berriak mahai gaineratu berri ditu Aldundiko buruak. Bizpahiru eguneko nazioarteko ekitaldietatik haratago, lanpostu sendo eta ondo pagatuak irudikatzen dituzte bizkaitarren aurreikuspenetan, futboleko “baloia aurrera botatzeko” joeraren modukoak direnak. Baina, aurrekoetan ez bezala, oraingoan ez dute hainbeste hurrengo legealdian gauzatuko diren proiektuak aurkezten. Abiadura Handiko Trenarekin gertatzen duen erara, hurrengo hamarkadari begira egiten dituzte aginduak, 2008 baino lehenago egiten zuten antzeko ilusioa sortzen.
Negozio erraldoietan oinarritutako etorkizuna marrazten dute egungo agintariek. “Alternatiba ez dagoela” lau haizeetara zabaltzen dute aldi berean. Beraien ilusioak trafikatzeko joera salatu behar dugu, beste bide bat elkarrekin marrazten dugun bitartean
Adibide on bat Bilboko Zorrotzaurre irla berriaren etorkizuneko plana dugu. Aurreko epean planteatutako lan faraonikoa garai berrietara egokitu du Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen taldeak, eta auzokideek “Zorrotzaurre ez da Manhatan” leloekin hartu dute aurkezpenaren egunean. Zara Hadid, Kutxabank dorrea eta aintzineko osagaiak alboratuz, inbertsio berriak egiteko urbanizazio plana aurrera ateratzeko helburuarekin bertaratu dira politikari eta enpresari ugari. Ameskeria jendartearen baitan eguneratzen, merkatu logika eta epe laburreko etekin finantzarioetan oinarritutako etorkizuna, behin eta berri ere.
Bide beretik dator hamarkadetan BBVA-aren egoitza nagusia izan den Abandon dagoen dorrearen berrerabilpena. BBV-a eta Argentariaren fusioaren ostean Ybarra eta Uriartek galdutako entitateak, urteetan zehar Bilbon mantendu du bere egoitza, baina azkenean Madrilerako bidea hartu du. Amiantoz egindako eraikin erraldoia, irteera komertziala oso kaskarrekoa da, Primark merkatal gune erraldoiak beheko solairuetan denda bat irekitzeko asmoa duen arren. Angelo, Gordon & Co. inbertsio funtsak erosi zuen eraikina, eta dorrearen zati handi bat berrerabiltzeko plana aurkeztu berri du Rementeriak, urtean 1,3 miloi euroko alokairuaren trukez. Garai batean Iberdrola dorrearekin gauzatu ez zen Bizkaia dorrearen karta zaharra berreskuratu dute horrela, garaian enpresa erraldoi batekin egindako tratuen antzeko bat aurreikusiz. CNT-k egindako kronologiak agerian uzten duenez, pilotakada urbanistiko eta negozio iturri berriak irekitzen ditu horrela Bizkaiko Aldundiak.
Bukatzeko, etorkizun hurbilean Abanto parke teknologikoa irekitzeko asmoa aurkeztu dute Eusko Jaurlaritza eta Aldundiko agintariek. Bizkaiko parke teknologikoak %65-eko erabileran kokatzen diren arren, Meatzaldea eta inguruko herrien ekonomia berpizteko plangintza moduan aurkeztu dute, 2.000 langile bertan aurreikusiz. Beste behin ere nazioarteko enpresen esku utziko dituzte lur publikoak, eta haien etekin asmoa herriaren beharrekin nahasten dute, jendartearen egoera larria profitatuz. Krisian dagoen eskualderako ameskeria berri bat da parke hau? Edo gai izango dira agintariek inbertsio pribatuak bertara gerturatzeko? Beste behin ere proiektu erraldoiak hitzematen dute agintariek, hauteskundeen aurreko epe honetan, ezkerreko indarrek erantzun eta proposamen zehatzik piztu izan barik, Kimetz Aranak salatu zuen moduan.
Makro-ekitaldi musikalak (MTV, Mundaka Festival…), gutxi batzuentzako inbertsioak, nazioarteko turismo masiboa eta pilotakada urbanistikoetan oinarritutako etorkizuna marrazten dute Aburto, Rementeria eta Urkulluk. “Alternatiba ez dagoela” lau haizeetara zabaltzen dute aldi berean. Aukerak daude bide oker hauek ekiditeko, gehiengo alternatiboetan oinarritutako proposamen eraldatzaileak irudikatzeko? Hasteko, beraien ilusioak trafikatzeko joera salatu behar dugu indartsu eta ozen, beste bide bat elkarrekin marrazten dugun bitartean.
Pello Zubiria Kaminok, Argiako kazetaria, ‘fracking’-aren egoera Euskal Autonomia Erkidegoan aztertu du, azken aldi honetan zenbait berri izan baitira. Jaurlaritzak baimena eman du Bizkaian eta Gipuzkoan ikerlan eta zundaketak hasteko, nahiz eta fracking hitza ez aipatu.
Urriaren 9an onartu zen 142/2018 dekretua, Nazio Batuak klima aldaketa ekiditeko berotegi efektu gasen murrizketa handia behar zela ohartarazi zuen egun berean. Eusko Legebiltzarrak 2017an ‘fracking’-a galarazten zuen legea onartu zuen, herri-ekimen handi bati ezker, baina 2018ko hasieran Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atera bota zuen lege hau; eta denbora gutxi igaro da Eusko Jaurlaritzak zundaketei baimena eman arte.
Albiste hau Hordagok argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak kaleratu nahi dituen langileek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Horrez gain, langile batzordeko hainbat kide Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroarekin ere... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.
Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]
Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]
Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]
Europa berrarmatu. Europa defendatzeko berrindustrializatu. Hori da azkenaldian Europar Batasuneko agintari politikoek sustatu nahi duten agenda, Europako defentsari buruzko Liburu Zuria, Europa BirArmatu eta 2030 Prestasuna planen bidez. Militarismoa sustatzeko aitzakiak dira... [+]
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]
Duela urtebete eskas Espainiako aireportuen sarea kudeatzen duen AENA enpresa publikoak iragarri zuen Loiuko aireportuko terminala handitu nahi duela. 2024an 7 milioi bidaiariren langatik gertu gelditu zen eta, handitzeak aurrera eginez gero, 2030. urtetik aurrera 13-14 milioi... [+]