Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea eskatzen duela dioen "sakrifizioaren" eztabaida hauspotzen ari dira eliteak, Ukrainako gerraren testuinguruan. Eztabaida pozoindua, herritarrak aterako baitira galtzaile.
Groningen frisiarren lurralde historiko eta garrantzitsuenetako bat izan zen mende askotan, ubideekin drainaturiko nekazal eremu lau eta aberatsek lagunduta, bere eragina inguruko lurraldeetara ere zabaldu zuen. Baina lur emankor horien azpian beste altxor bat aurkitu zuten XX. mendearen erdialdean: munduko gas natural hobi handienetakoa. Azkar hasi ziren baliabide hori ustiatzen eta Herbehere guztiak konektatu zituzten energia iturri horretara, herrialdearen garapenerako funtsezko bihurtuta. Hirurogei urte eta gero, hobiaren %80 agortuta dago jadanik, baina oraindik 450.000 milioi metro kubo gas natural geratzen direla kalkulatu dute adituek –Europar Batasuneko herrialde guztiek urtebetean kontsumitzen dutena adina–.
Herbeheretarrek 2014 urtetik erauzketa amaitzen joatea erabaki zuten, inguruan sortzen zituen kalteak oso handiak zirelako, lurrikarak, lur hondoratzeak eta akuiferoen kutsatzea tarteko. Groningendik erauzitako gas kopurua gutxitzen joan dira urtez urte: 2023an 2.800 milioi metro kubo ekoiztuko dira soilik eta 2024rako hobia guztiz ixtea zuen aurreikusia Herbehereetako Gobernuak… Ukrainako gerraren testuinguruan sorturiko egoera geopolitiko nahasia tartean sartu izan ez balitz. Honek azalerazitako energiarekiko Europaren menpekotasunak dilema baten aurrean jarri ditu: prest al gaude Groningen ixteko?
Otsailean Errusiak Ukrainari eraso egin ondoren, Europar Batasunak (EB) harturiko neurriek –batez ere zigor moduan hango petrolioaren eta gasaren prezioei muga bat jartzea– eta Nord Stream I eta Nord Stream II gasbideei iraila amaieran egindako sabotajeek, ekarri dute gas errusiarraren inportazioa asko jaistea EBn. Think tank moduan funtzionatzen duen Bruegel europar elkarteak bere webgunean emandako datuen arabera, urteko 41. astean Errusiako gasa inportaturikoaren %7,6 baino ez da, oso gutxi iazko %33aren aldean.
Negutegiak berotzeko gas kopuru handia erabiltzen da, okindegiek ere gauza bera egiten dute, eta etxebizitza ia guztietan metanoa erretzen duten labe eta gailuak dituzte, gas merkearen garaian erruz jarritakoak. Euren ekonomia frackingean oinarritzearen atakan daude orain herbeheretarrak
Baina Vladimir Putini hartu nahi ez diogun gas hori guztia beste nonbaitetik lortu beharra dago, eta kasu honetan AEBetako edo Qatarreko metano-ontziek ekartzen digute itsasoz likidoturik, ez opari noski. Herbehereetako TTF (Title Transfer Facility) indizeak markatzen du gas merkatuaren prezioa Europan: momentu honetan lasai dago, abuztuarekin konparatuta, seguruenik herrialde gehienek euren biltegiak %80tik gora dituztelako beteta, neguan zer gertatuko zain.
Hala ere, Groningen gozoki handiegia da estraktibistentzako. “Gaur egun jasaten ari garen krisi energetikoaren aurrean, erdigunean egon behar lukeen baliabide preziatua da”, idatzi du Lionel Laurent Blommberg hedabideko zutabegileak Herbehereetako gas-hobiaz. Bere esanetan, gainera, “arduragabea” litzateke ez kontuan hartzea azken urteetan Groningenen 54.000 milioi metro kubo gas gutxiago atera direnez, Errusiarekiko menpekotasun handiagoa sortu dela bat-batean: “Orain menpekotasun hori azkar ezabatu behar da, kostu handiz, europarren batasuna, moraltasuna eta finantzak probatuz”.
Herbehereetako lehen ministro Mark Ruttek oraingoz ez du aipatu ere egin nahi Groningen itxiko ez dutenik, herritarrak oso haserre baitaude urte guztiotan jasandako kalteekin. Groningendik gasa erauzteko frackingaren antzeko teknika erabiltzen dute, arroka bigunena zulatuz. Hobia hiru kilometroko sakoneran dago eta zohikatza karbono bihurtzearen ondorioz sortu zen aspaldi. Gainean, baina, kilometro bateko gatz geruza lodia dauka...
“Zaharrago egin gaitu”
1986an lehen lurrikarak nabaritzen hasi zirenetik milatik gora izan dira –2013ko otsailean gertatu zen lurrikara larrienetako bat, Loppersum herrian (10.000 biztanle)–; orduan eta sakonago zulatu, orduan eta lurrikara arrisku handiagoa. Groningengo tokiko administrazioek 2015ean egindako txosten baten arabera urte horietan guztietan 152.000 etxebizitza kaltetu dira, horietatik 27.000 oso larri eta 3.300 bota behar izan dituzte.
"Zaharrago egin gaitu, estres handia izan baitugu, bihotzeko arazoak... zoriontasuna kendu digu", diote etxea galdu duten Jannie eta Bart Schrage senar-emazteek BBCk uztail honetan argitaratutako erreportaje batean. Hedabide britainiarraren arabera, Groningengo Unibertsitateak egindako ikerketa batek agerian utzi du eskualdean urtero hamasei pertsona hiltzen direla "goizegi", zuzenean lurrikarek sorturiko estresagatik.
Bizi dugun energia larrialdi egoeran, baina, kalte horiek ez omen dira "konpentsatu" ezin daitezkeen ezer eta presioak nabarmenak dira: Thierry Breton EBko Barne Merkatuaren komisarioak esan du Herbehereek berriz aztertu beharko luketela ixteko erabakia. Hobia ustiatzen duten ExxonMobil eta Shell konpainiek eskuak igurtzi dituzte; kalkulu batzuen arabera bilioi bat dolar dago oraindik lurrazpian.
Konpentsazioren ideia hori egungo gizarte globalean errotzen ari dela azaldu du Kurt Cobb energia aferetan adituak Resource Insights ("Baliabide aurreikuspenak") bere blogean: "Ideia horrek buruzagi faltsuei bidea irekitzen die azaltzeko zergatik den beharrezko sakrifizioak egitea helburuak lortzeko. Baina sakrifizio horiek gizartean botererik ez dutenek egiten dituzte; ez buruzagiek edo sakrifizio horien onuradun diren aberats eta boteretsuek". Groningenen badira iritziz aldatu eta etsiak hartuta ospa egin dutenak.
Cobbek blogean gogorazi du hango laborantzan negutegiak berotzeko gas kopuru handia erabiltzen dela, okindegiek ere gauza bera egiten dutela, eta etxebizitza ia guztietan metanoa erretzen duten labe eta gailuak dituztela, gas merkearen garaian erruz jarritakoak. Euren ekonomia frackingean oinarritzearen atakan daude orain herbeheretarrak.
Klima larrialdiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, energia lortzeko teknologia arriskutsu eta kaltegarriak erabiltzearen eztabaida pozoindua toki askotara ari da zabaltzen. Energia nuklearraren kasuan, Frantziako Estatuan ikusten ari dira zein garesti irten daitekeen horren aldeko apustua, erreaktoreen erdia geldirik baitaude hainbat arazorengatik; baina hala ere Emmanuel Macronen gobernuak sei erreaktore berri ireki nahi ditu. Euskal Herrian, berriz, EAEko lege batek ustez geldituriko fracking bidezko proiektuak berpizteko probestuko ote dute aukera batzuek? Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak maiatzean Euskadi Irratian halako zerbait iradoki zuen: "Gasa hor dago, lege batek aukera hori gelditu zuen, baina Euskadik jarraitzen du gasarekiko menpekotasun handia izaten. Datua hori da".
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]
Egia gudu zelai, Galder Gonzalezekin. Krisi ekosoziala ez dugu egia letra larriz zein den sozializatuz soilik ebatziko. Baina egiak axola du; iturriek garrantzia dute, ikerketak beharrezkoak dira, denak ez du berdin. Auziaz aritzeko, egiaren osteak kakaztutako zelaian barneratu... [+]
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.
Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]