Euskaldunen erdiak ez du euskal kultura kontsumitzen. Hala dio Siadeco enpresak Elkar Fundazioaren enkarguz egin duen azken ikerketak. 2.500 inkesta egin dituzte Euskal Herrian barrena eta laginaren egungo egoera linguistiko kezkagarria izan daiteke datu txarren lehen arrazoietako bat: %26 dira euskaldunak; %73,4 erdaldun elebakarrak. Ikerketa hiru fasetan banatu dute: hedabideak, irakurgaiak eta musika. Kontsumo ereduaren joera aldaketak – dohainik kontsumitzeak –etorkizunik ez duela bermatzen berretsi du ikerketak.
Euskaldunen laurdenak ere ez du ohiturarik euskarazko hedabideak eta liburuak irakurtzeko. Euskaldunek erdarazko prentsa euskarazkoa baino gehiago kontsumitzen dute, %58,8ak eta %21k, hurrenez hurren. Zifretan azalduta, 155.000 herritar dira euskarazko prentsara jotzen dutenak, erdarazkoa kontsumitzen duten 442.000 herritarren aldean.
Telebistari dagokionez, prentsan baino joera hobeagoa adierazten dute datuek: %42k euskarazko telebista ikusten dute (ETB1 nagusiki). Euskaraz kontsumitzen ez dutenak, ordea, gehiago dira; %48k ez du ohiturarik euskaraz telebista ikusteko.
Hamar euskaldunetatik zazpi liburu irakurleak dira: %58 ohikoak –azken hilabetean liburu bat irakurri dutenak– eta %12 noizbehinkakoak –azken liburua duela sei hilabeteko denbora tartean irakurri dutenak–. Hau da, euskarazko irakurleak 172.000 herritar diren bitartean, erdarazko liburuetara jotzen dutenak 402.000 herritar dira.
Adinak badu zeresana irakurleen ohituretan: 16-25 urte arteko gazteek dute euskaraz kontsumitzeko joera gehien (%37). Hala ere, kontuan hartzekoa da adin tarte horretako gazte gehienak ikasleak direla eta euskarazko kontsumoa ikasketekin lotzen dutela: %21ek arlo akademikoak eskatuta edo lanagatik irakurtzen dute euskaraz; erdarazkoak %26ak. Denbora librean dago benetako arrakala: adin tarte berdinean euskarazko liburuak herritarren %34ak kontsumitzen ditu, eta %63k erdarazkoak.
Musikan datuak hobeagoak badira ere, adierazgarria da nola aldatu den kontsumo eredua: zenbat eta gazteagoa, orduan eta handiagoa da musika dohainik kontsumitzeko joera. 16-25 urte bitarteko %90ak egunero edo ia egunero entzuten du musika. Hala ere, dohainik kontsumitu ei dute hirutik bik. Kontzertuetan ere gazteak izaten dira antzokiak bete dituztenak; hemen ere, hirutik bik joan dira kontzertu batera. Euskaldunen %47 izan dira euskarazko kontzerturen batean iaztik; %15 erdarazko batean izan da.
Diskoen salmentetan, aldiz, gazteek ez dute joera bera azaltzen: 35-44 urteko euskaldunek erosten dute disko gehien —%41ak erosi du disko bat azken urtean —. Oro har, euskaldunen %30ak erosi ditu euskarazko diskoak urtebeteko epean. Hamar euskaldunetik batek erosi ditu diskoak, baina ez euskarazkoak. Diskorik erosten ez duten biztanleen kopuruak gora egin duela ohartarazi dute ikertzaileek, %60k musika entzuten duen arren, ez baititu sortzaileen lanak erosten.
Egoera honen zergatiek arrazoi ezberdinak izan ditzaketen arren, inkestetan parte hartu dutenen gehiengoak “ohitura falta” eta “erraztasun falta” argudiatu dituzte euskaraz ez kontsumitzeko. Euskararen erabileraren inguruko azken ikerketa soziolinguistikoek goitik behera doan joera azaldu dute, eta azken txosten hau adibidetzat jo daitekeela nabarmendu dute hainbat adituk.
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]