Bilbo hiriaren historia generoaren ikuspegitik berriro pentsatzea proposatzen duen Bilboko Historiari buruzko Sinposioaren XX. edizioa antolatu dute Kultura Sailak eta Eusko Ikaskuntzak azaroaren 28an eta 29an.
Bilbori buruzko Historiaren Sinposioaren 20. urteurrena ospatzen da aurten. Ospakuntza horren data hain adierazgarria izanik, egokitzat jo dute Eusko Ikaskuntzak eta Bilboko Udaleko Kultura Saileko arduradunek espazio eta tokia ematea, "biztanleriaren zati garrantzitsua osatu zuten, historia egin zuten emakumeak, gogora ekarriz eta omenduz. Hiriaren historian konpromezuz eta modu nabarmenean izan zuten parte hartzea askotan ahaztu egiten baita".
Bilbok dituen 700 urte baino gehiagoko historian zehar emakumeen papera "modu bidegabean baztertuta izan da". Horregatik, sinposioaren antolatzaileen helburua da "emakume hauen historia berreskuratzea, modu pertsonal edo kolektiboan, gure hirian arlo politiko, ekonomiko, kultural eta gizartean izandako papera agerian uzteko".
Beraz, Sinposio honek Bilbo hiriko Historia generoaren ikuspuntutik birpentsatu nahiko luke eta, horretarako, historialariek eta gaian interesa duten pertsonek aukera izango dute bere jatorrizko ekarpenak aurkezteko, eztabaidatzeko eta hedatzeko.
Horrela, hogei ikerlari eta aditu inguruk, banaka edo taldean, gure hiriaren politikan, gizartean, ekonomian eta kulturan nolabaiteko protagonismoa izan zuten emakumeen historia berreskuratuko dute.
Symposiuma astelehenean, arratsaldeko 17:00etan, hasiko da, liburutegiko ekitaldi aretoan. Mujer y represión en la dictadura franquista izeneko inaugurazio hitzaldia Mirta Nuñez Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Gizarte Komunikazioaren Historia saileko irakasle titular eta Oroimen Historiko Katedrako zuzendariak emango du. Irakaslearen lanen ikerketa ildo nagusietakoa, bere lanaren parte handiaren ardatza, Diktaduran frankismoaren biktimak izan zirenak dira, zaurgarrienak azpimarratuz: umeak eta emakumeak.
Mirta Nuñez Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Informazio Zientzien Fakultatean lizentziatu zen 1983an, La Prensa de las Brigadas Internacionales tesinarekin, eta 1988an La prensa de guerra en la zona republicana durante la Guerra Civil española (1936-1939) izeneko doktoretza tesia irakurri zuen. Jatorriz kubatarra da, Mirta Diaz -Balarten, Fidel Castroren lehenengo emaztearen, alaba da.
Symposiumaren hasierako jardunaldirako programatu diren gainerako hitzaldiak, XVI. eta XVIII. mendeetan emakumeak Bilboko erlijio bizitzan bete zuen lekuan, Zamakolada izenekoan izan zuen partaidetzan edo Teresa Nadal emakume sozialista bilbotarraren militantzian eta erbestean zentratuko dira, besteak beste.
Asteartean, azaroaren 29an, saioak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, eta zortzi hitzaldi izango dira. Hasteko, Eusko Ikaskuntzako Eduardo J. Alonso historialariak, XIX. eta XX. mendeetako emakume enpresarietan zentratutako hitzaldia eskainiko du. Aurkeztuko diren beste lan batzuk emakumeek joan den mendeko 20ko hamarkadan Bilboko merkataritzan egin zuten lanean, emakumeek Errepublikaren aldeko Bilboko mugimenduan izan zuten partaidetzan, edo 1820an, Bilbon argitaratutako Carta Pastoral del Primado de las Españas lana euskarara itzuli zuen Bizenta Mogel idazlearen figuran zentratuko dira. Jardunaldia, Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak eskainiko duen 'Otra historia de la mujer vasca' hitzaldiarekin amaituko da.
Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]
Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.
Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]
Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.