CAN

Enrique Goñi CANi buruzko galderak erantzutera behartu dute Nafarroako parlamentuan

  • 2000 eta 2012 urteen artean Nafarroako Kutxako (CAN) zuzendari izandakoa Nafarroako parlamentuaren galderak erantzuten ari da gaur goizeko 9etatik. “CANen egindako kudeaketa bezeroentzat onena” izan zela esan du, Naiz.info-ren arabera, baita gaur egun etorkizuna bermatuko dion proiekturik onenean sarturik dagoela, Caixabank-enean, alegia.


2013ko otsailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Zuzendari ohiaren agerraldia Bilduk, Aralar-NaBaik eta Izquierda-Ezkerrak (IE) eskatu dute. Hiru partiduetako ordezkariek atzo esan zutenez, agerraldia ikerketa-batzorde baten pean egin beharko litzateke, zuzendari ohiari egia esanarazteko modu bakarra bailitzateke hura. Agerraldiaren jarraipena egiten ari den Noticias de Navarra-n, Bilduko Maiorga Ramirezek atzo esandako hitzak ageri dira: “Ez lioke inork ikerketa-batzorde bati beldurrik eduki behar, ezkutatzeko ezer ez badu”.

Goñik irregulartasun eta ilegaltasun salaketa oro ukatu du, nahiz CANen porrotaren erantzukizuna bere gain hartu duen. Caixabanken fruituak jasotzeko pazientzia eskatu die nafarrei. Hala ere, “nire hitzek nafarrengan sinesgarritasun gutxi edukiko dutela badakit”, dio.

Bestalde, Nafarroako ustelkeria kasuen kontra lanean ari den Kontuz! plataformak Goñiri eskatu dio datu eta dokumentu zehatzak aurkeztu ditzala. Nafarroako parlamentuaren aurrean elkarretaratzea egitera deitu dituzte herritarrak gaur goizeko 10etan.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.


CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Eguneraketa berriak daude