Nafarroak banku publiko baten sorreraren bideragarritasuna aztertuko du

  • Uxue Barkos buru duen gobernuak Nafarroan banku publiko bat sortzeko dauden aukerak aztertuko dituen txostena osatzeko agindu du. Irailean egingo da esleipena eta hamabi asteren buruan txostena bukatuta izango dela aurreikusten da. Orduan “asko eztabaidatu beharko da”, adierazi du Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko ekonomia-lehendakariordeak.


2016ko abuztuaren 22an - 10:21
Nafarroako Kutxaren egoitza, Iruñean. (Argazkia: Miguillen/CC BY 3.0)

Merkatuaren egoera, aukera legalak eta Nafarroaren finantzen egoera aztertuko ditu txostenak, gizartearen atal ugarik zein finantzaketa modu dituzten jakin eta hutsuneren bat izanez gero horri aurre egingo dion sistemak aztertzeko. 50.000 euroko kostua izango du txostenak.

Uxue Barkos (Geroa Bai) lehendakari izendatu zuten orain urtebete eta banku publikoa sortzeko aukerak aztertuko zituen txostena adostu zuen bere alderdiak babesa eman zioten beste hirurekin: EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra.

Baldintzekin desadostasunak

Nafarroako Gobernuak lehiaketa publikora deitu eta astebetera Laura Perez Ahal Duguko idazkari nagusiak kritika egin zion erabakiari. Berriak azaldu zuenez eledunaren arabera Gobernuak jarritako baldintzek ez zuten aukerarik ematen gizarte erakundeek lehiaketan parte hartzeko. “[Esleipena] Nafarroako Kutxa desagerrarazi zuten eragileen eskuetan geratzearen” susmoa zuela adierazi zuen Perezek.

Hainbat sindikatuk ere salatu zuten lehiaketaren baldintzek finantza etikoen alorrean diharduten eragileen parte-hartzea galarazten zutela eta EH Bilduko bozeramaile Adolfo Araizek bat egin zuen adierazpenekin. EH Bilduk aurrezki-kutxaren desagertzearen arrazoiak parlamentuan aztertzeko eskatu zuen eta irailean ekingo diote horri, esleipenarekin batera.

Modu polemikoan desagertutako aurrezki-kutxa

2012an CaixaBankek Nafarroako Kutxa erosi zuen eta erabiltzaileen %40ari kalte egin zion erabakiak. Geroztik aurrezki-kutxaren desagertzea eztabaidatutako gaia izan da, kargu publikoek zituzten gehiegizko soldatagatik, besteak beste.

Gainera, 2010era arte gobernuko lehendakaritza aurrezki-kutxarenarekin lotua zegoen eta parlamentuak administrazio-kontseiluko kideak izendatzen zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aldaketa politikoa Nafarroan
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude