CAN

Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

  • Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 19an - 10:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Diario de Noticiasek aurreratu egin ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordearen ondorioak. Ostiralean emanen dituzte argitara baina aurrerapen horretan jasotzen dute Enrique Goñiren kudeaketak eta UPNrenak oro har eragin dutela CANen desagertzea. Beste datu batzuen artean nabarmendu du egunkariak Goñi jarri zutela zuzendaritzan aurretik esperientziarik izan gabe. Postu hori lortu zuen UPNren aldeko botoak bakarrik eskuratuta. Entitatearen gainbehera iristearekin batera Goñiren soldata bikoiztu egin zela ere jasotzen dute ondorioek. Beste entitate batzuekin negozioak elkarbanatzeak eragin zuen Nafarroako Kutxaren galerak.

Ostiralean aurkeztuko dituzte CANeko ondorioak batzordean eta bozkatu ere eginen dituzte. 157 orrialdeko ondorioak adostu ditu laukoak eta horiek izanen dira argi berdea jasoko dutenak. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
Eguneraketa berriak daude