CAN

Aldaketaren indarrek eta PSNk ‘CAN auziaz’ ikerketa batzordea berriz ireki nahi dute

  • Gero Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSNk eta I-Ek eskari bateratua erregistratu dute Parlamentuan, Nafarroako Kutxaren "desagertzeari" buruzko ikerketa batzordea berriro martxan jar dadin.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 3an - 23:59
Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertuko du berriz Legebiltzarrak. Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertuko du berriz Legebiltzarrak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko legealdiaren bukaeran egin zen ikerketa batzordean ez zen lortu auziaren inguruan dauden zalantzak argitzea, eskari bateratua egin duten taldeek azaldu dutenez: "Denbora faltak eta CAN Fundazioak nahiz Nafarroako Gobernuak ikerketa batzordeari laguntzeari uko egiteak eragin zuten ondorioek ez argitzea".

Hori dela eta  "Kutxak eta hari lotutako entitate guztiek eginiko jarduera guztiak ezagutu" nahi dituzte bost taldeek, "ordezkari politikoen eta entitatearen kudeatzaileen ardura aztertzearekin" batera. Horrela, batzorde horren helburua litzateke zehaztea ordezkari horiek CANen sorrerako printzipioei jarraituz jardun ote zuten, eta jakitea zein den kutxa desagertu ondotik geratzen den ondarea.

 


CAN kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.