Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

  • Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


2018ko maiatzaren 22an - 16:03
Patxi Zamora Iberiak lanetik bota zueneko agerraldia. Argazkia: @ahotsainfo
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Madrilen lan arloko auzi bat dute, Nafarroan beste bat Espainiako Estatuko Barne Ministerioaren aurka, hirugarrena Guardia Zibilaren eta AENAren aurka, eta laugarrena gizarte arloko epaitegian. Zamorak bilkura izan zuen Juan Ignacio Zoido ministroarekin baina ondoren ez du inolako pausorik eman. Zamoraren ustez, elkartea indargabetu nahi dute epaitegietan.

Kontuz elkarteak ez du diru-laguntzarik jasotzen eta bazkideen eta jarraitzaileen diru ekarpenek babesten dute egitasmoa. Lau auzi abian dituztenez, 20.000 euroko gastua izango dutela kalkulatu dute eta laguntza eskatu dute.

Patxi Zamorak Iberia enpresan hegazkin zerbitzari egiten zuen lan. Guardia Zibilak hegazkinetan sartzeko baimena kendu zion eta ondorioz Iberiak lanetik bota zuen. Zamorak ez du lortu jakiterik zergatik Guardia Zibilak halako erabakia hartu duen. Zamoraren ustez, Kontuz elkartean egiten duen lanarekin lotuta dago erabakia.


Nafarroako politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.