CAN

Nafarroako Kutxaren auzia behin betiko artxibatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak

  • Ebatzi gabe geratzen zen azken zirrikitu judiziala da artxibatu duena. Ikerketak iraun dituen sei urteren ondoren, epaileak, kasua istea erabaki du irregulartasunik ez dagoelakoan, Diario de Navarra-n jaso dutenaren arabera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 23an - 10:31

Ikerketak sei urte iraun du eta honako gaiak ikertu dituzte: Banca Civicaren burtsaratzea, Nafarroako Kutxako zenbait eragiketa eta norbanakoen ondare eta kredituak.

Hala, hirugarren aldiz agindu du artxibatzea auzia 2013an zabaldu zenetik. Alde batetik, burtsaratzearen ikerketa lana egin du epaitegiak, eta oraingoan, irregulartasun zentzurik ikusi ez duenez, behin betiko itxi du auzi hori. Tartean ikertu dira: Nafarroako Gobernuko karguek jaso zituzten dietak, entitateari egin zitzaion ikuskatze lana, kontseilariei eta senitartekoei igorri zitzaizkien dietak, Banca Civicaren fusioko kontuak, burtsaratzea, Nafarroako Kutxako zenbait eragiketa eta Nafarroako gobernuburu izandako Miguel Sanzen zein Enrique Goñi CANeko presidentearen ondareak.  Salaketak Kontuz taldeak zein UPyDk aurkeztu zituzten.

Mataza ugariren inguruan hitz egiten du atzo bertan Auzitegi Nazionalak igorritako ebazpenean eta, besteak beste, dieten ordainketan ere egiten du geldialdia.

Nabarmendu du kasu hura Iruñeko Auzitegiak ikertu zuela. Auzitegi honetako Instrukzioko 3. Salak deklaratzera deitu zituen Miguel Sanz, Alvaro Miranda Ekonomia kontseilari izandakoa, Enrique Maya Iruñeko alkate ohia eta CANeko presidente izandako Enrique Goñi ere bai. 2013a hurbiltzearekin, Yolanda Barcinaren deklarazioa beharrezkoa zela ere ebatzi zuen epaitegiak, baina, garai hartan Nafarroako Gobernuko presidente zenez eta hortaz aforatua, ez zen halakorik ikusi. Prozedimendu horietan ez zuten irregulartasunik aurkitu eta horregatik auziaren artxibatzea eskatu zuten. Orain, sei urteren ondoren, behin betiko itxi dute auzi hori ere.

Legealdi honetan Nafarroako Legebiltzarraren ikerketa batzordeak CANi buruz egindako lanaren emaitzak ere jaso ditu Auzitegi Nazionalak, baina epaileak ez du ondorio horietan aipagarririk aurkitu.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CAN
CANeko ikerketa batzordearen ondorioak Fiskaltzara igorri ditu parlamentuak

Nafarroako Kutxaren desagertzean "orain arte jakin gabeko datuak" eskuratu direlako eta adierazgarriak izan daitezkeelako helarazi dituzte ondorioak epaitegietara.


Nafarroako Kutxaren desagertzea Goñiren eta UPNren kudeaketaren ondorioz izan da

Diario de Noticias egunkariak aurreratu ditu Nafarroako Kutxa ikertzen duen batzordeko ondorioak. Alderdiek diote CANek aurrera segitu ahal izanen zukeela bere bidea bakardadean eta ondarearen hondatzea txikiagoa litzatekeela.


2019-01-23 | ARGIA
Miguel Sanzen jarrera CANen ikerketa batzordean: dena ukatu eta abertzaleak seinalatu

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak Nafarroako Parlamentuan CAN auzia ikertzen ari den batzordean hitz egin du asteazken honetan. Nafarroako Kutxan ustelkeria kasurik izan zenik ukatu du.


2018-05-22 | ARGIA
Kontuz elkarteak diru bilketa hasi du Zamoraren lau auziei aurre egiteko

Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna lanetik bota zuten Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena kendu eta gero. Lau auzi ditu abian eta 20.000 euro beharko dituztela kalkulatu du elkarteak.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]


Eguneraketa berriak daude