EH Bildu eta ERC
Europako hauteskundeetan
elkarrekin joateko bidean

  • EH Bildu eta Esquerra Republicana (ERC) 2014eko maiatzean egingo diren Europako hauteskundeetarako koalizioa egiteko bidean dira, Ara egunkari katalanaren arabera. Hilabete honetan bertan Bartzelonan eginen duten topaketan finkatuko litzateke ituna.


2013ko azaroaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pello Urizar 2012an ERC alderdiak Bartzelonako Teatre Musican ospatutako mitinean.

Arako iturrien arabera, Assemblea Nacional Catalanak (ANC) koalizioa osatzeko asmoa zuen Esquerra Republicana (ERC), Convergencia Democrática de Cataluña (CDC), Iniciativa per Catalunya Verds (ICV) eta Candidatura d'Unitat Popular (CUP) alderdi katalanekin.

Egunkari katalanaren arabera ERC alderdia eszeptiko agertu zen koalizio horren aurrean, eta Europako Aliantza Askeko hainbat alderdirekin bilerak izan dituzte bide berriak zabaldu asmoz. Aliantza hori estaturik gabeko herri eta nazioetako alderdiak biltzen dituen federazioa da. Independentzia dute helburu.

Hala ere, aukera posibleena EH Bildurekin batzea dela dio Arak; iragan urriaren 25ean batzartu baitziren bi aldeak eta hilabete honetan bertan beste bilera bat iragarrita omen dute. Aliantza berri horrek CUP, CDC, ICV alderdi katalanei, Bloque Nacionalista Galego (BNG) galiziarrari eta Mallorcako alderdi sozialistari (PSM) atea irekia utziko lieke, Europako hauteskundeetan elkarrekin joateko.

EH Bilduk ahalik eta koalizio zabalenaren aldeko apustua egin duela dio egunkariak, "bake eta normalizazio politikorako une klabe honetan, Europan ahotsa izateko". 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2014
UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


2014-06-09 | Judith Perez
Syriza: "Euroeszeptikoak boterean daudenak dira"

Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta... [+]


Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik... [+]


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Eguneraketa berriak daude