Herri Urratseko hasierako ekitaldira bertaratu diren agintari politiko, hautetsi eta ordezkari ezberdinek Seaskaren lana goraipatu eta azken urteetan izan duen ikasle gorakada nabarmendu dute, bestak beste.
2012an ireki zituen ateak Kaskarotenea ikastolak, Ziburuko auzapezak proposatuta. Ziburuko alkateak etorkizunera begira gune berria izanen zutela hitz eman arren, ikasturte amaieran eraikina husteko eskatu zien. Egoitza berri bat lortu bitartean, gurasoek bertan geratzea erabaki zuten. Hau horrela, ikasturte honen hasieran lur eremu bat erostea erabaki zuen Seaskak. Horregatik, aurtengo Herri Urratsen bildutako dirua Kaskarotenea eraikitzera bideratuko dute.
Seaskako presidente den Paxka Indok bizi izan duten “urte zail honetan” Ziburuko irakasle eta gurasoen borroka goraipatu du: “Urte honetan presio asko izan dugu, haurrak urik gabe utzi dituzte eta bestelako mehatxu asko jaso ditugu, baina ikastola itxi beharrean, aurrera egin eta Kaskarotenea kokatuta dagoen lurra erostea erabaki dugu”.
Pierre-Marie Nousbaume Senpereko auzapezak Seaskak bizi duen hazkundea bide onetik doala azpimarratu du. Era berean, ikastolak bultzatzeko gonbita luzatu die agintari politikoei.
Pierre Barrièr Departamenduko Akademia inspektoreak adierazi du euskarak “bere tokia” duela. Departamenduko Kontseiluko presidente eta senataria den Jean-Jaques Laserrek euskararen aldeko eztabaidak emateko “eginahalak” eginen dituztela adierazi du.
Frantxoa Maitia Euskararen Erakunde Publikoko lehendakariak euskararen transmisioa beharrezkoa dela azpimarratu du. Ildo beretik mintzatu da Patxi Baztarrika Eusko Jaularitzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, kazeta.info agerkariak jaso duenez: “Estatu frantsesak lege babes egokia eskaini behar du”.
Era berean, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak euskarak duen garrantzia azpimarratu du: “Euskarak batu egiten gaitu, horregatik, administrazioei konpromisoa eskatzen diet euskararen irakaskuntza posible izan dadin”.
Kanbon egin duten urteko biltzar nagusian ontzat jo dute lizeo berriaren garapenari buruzko txostena. Donapaleuko ikastolaren ondoan egongo da, eta hasiera batean 180 ikasle hartu ahal izango ditu, Seaskako arduradunen arabera. Lizeo berriaz gain, urteko biltzarrean azken... [+]
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]