“Seaskaren lizeo berria eraikitzeko hiru pista ditugu: Uztaritze, Donapaleu edo Itsasu”

  • Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 15ean - 10:57
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ipar Euskal Herriko ikastolen sareko bozeramaile izanen da Etxart; Etxeberri ikastolen eta herriko etxeen arteko harremanez eta garapenaz arduratuko da, eta Sophie Layus langileez eta kanpo harremanez. Eric Etxartek bere lehen elkarrizketa eskaini die Euskal Irratiei. Azaldu duenez, besteak beste, lizeo berriaren eraikuntza ukanen du erronka nagusi gisara lehendakaritza talde berriak. Urte erditsurako proiektua eta bere kokagune zehatza zehaztu nahiko lituzkete. Guneari dagokionez, hiru kokaleku posible dituzte buruan: Uztaritze, Itsasu edota Donapaleu.

 


Irakurri gehiago: Seaska Gizartea Hezkuntza Ikastolak
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Seaska kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Eric Etxart (Seaskako lehendakaria)
"Azken urteetako Herri Urratsik jendetsuena izan da igandekoa"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...