Bizkaiko pinudi eta eukaliptoen ordez, bestelako basogintza nahi du Kolore Guztietako Basoak plataformak

  • Kolore Guztietako Basoak plataforma berria aurkeztu dute, naturatik gertuko basogintza egin dadila eskatzeko.

Uriola.eus @uriolaeus
2017ko urriaren 26a

Kolore Guztietako Basoak plataformak bere proposamenak aurkeztu ditu asteazkenean egindako prentsaurrekoan, gure basoak mantentzeko eta sustatzeko helburuarekin. Azken aldian, Galizian edota Portugalen izandako suteak saihesteko eta gure basoetako zuhaitzak mantentzeko proposamenak azaldu dituzte.

Bizkaiko baso eremuen %53 pinudiak edota eukalpitoak dira. Zuhaitz horiek azkar hazten dira, baina sute bat dagoerean oso kaltegarriak izaten dira ingurumenarentzat, oso erraz hartzen dutelako sua. Plataformako kideen esanetan "Bizkaiko Foru Aldundiak ez badio arazoari heltzen, eta berehala zuzentzen ez badugu, ekonomian eta ingurumenean ondorio larriak ekarriko ditu zuhaitz hauetan oinarritutako basogintzak".

Sortu daitezkeen suteek eragin gutxi izan dezaten, basogintza politika onak egin behar dira eta gaur egun horren premia dagoela adierazi dute. Gure baso autoktonoak babestu behar direla aldarrikatu dute, eta erabilpen libreko basoak kontrolatu.

Kolore Guztietako Basoak Plataformak proposatu du "onura publikoko eta erabilpen librerako basoen %60 naturatik hurbileko baso kudeaketara eta %40 bertoko baso bezala kontserbatu dezatela".

Albiste hau Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Basoa  |  Bizkaiko Foru Aldundia

Basoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-17 | Naturkon
Basoetarako laguntzak? Iruzurra!

Gaur bertan argitaratu da “Gipuzkoako basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko” diru-laguntzak eta horiek emateko oinarri arautzaileak onartuko dituen Foru Agindua eta, txikikeriak gora-behera, 2017an onartutakoen lerro beretik datoz. Horrela bada, gure ustez, jarraian azalduko dugunez, gipuzkoarroi iruzur egingo zaigu berriz ere. Basoaz ari dira, baina iaz laguntzen % 95etik gora kanpoko espezieak landatzera eta ustiatzera, makineria erostera, gai fitosanitarioak erabiltzera eta... [+]


2018-03-22 | Garazi Zabaleta
Environmental Volunteers' Edible Forest at Sarriguren

In 2017 somebody at Sarriguren (in the Iruñea area of Navarre) suggested that part of the town's participative budget be used to create a natural wooded area along the canal there.


2018-03-18 | Garazi Zabaleta
Ingurumen boluntarioek baso jangarria jarri dute Sarrigurenen

2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan herritar batek Sarrigurengo (Nafarroa) ubidearen alboko gune naturalean baso jangarria sortzea proposatu zuen. Momentu hartan proiektuen artean bozkatuena izan ez zenez, atzera bota zen proposamena. Baso jangarria sortzearen ideia hor geratu zen, ordea, eta herriko lorezaintza taldeak erabaki du orain proiektua berrartu eta beste modu batean aurrera ateratzea. Martxoaren 10ean ekin diote basoa sortzeari ingurumen boluntariotzako kideek eta hainbat... [+]


2018-03-11 | Iņaki Sanz-Azkue
Oteak dirua balio zuenean

Sinestezina dirudi, baina hala zen. Egun mendian ia nonahi topatzen dugun lore horiko landare arantzadun horrek dirua balio zuen iraganean; leku batzuetan bai behintzat. Izan ere, garai batean otea garrantzitsua zen. Aziendari azpiak egiteko edota jaten emateko mozten zen; sutarako ere erabiltzen zen, etxerako edota karobiak pizteko; baita arragoetarako ere. Eta bere ustiaketak sortu zituen bizilagunen haserrealdiak, herrien arteko ika-mikak, auziak eta arauak jarri beharra. Dokumentu zaharrak... [+]


2018-03-01 | ARGIA
Zuhaitz mugarroei buruzko Europako biltzarra burutzen ari dira Saran

Saran martxoaren 1etik 3ra burutzen ari dira Zuhaitz mugarroen 2 biltzarra. Elikagaien ekoizpenean soroetan zuhaitzak integratzearen abantailak lantzen dituen agroforesterian gero eta interes handiagoa pizten dute egurretarako bezala aziendak elikatzeko lepatu edo mugarrotutako arbolek.


2018-02-22 | Goiena
Oņatiko Zaņartuko basoetan botatako neumatikoak auzolanean jaso dituzte

Zañartuko Bienia eta Arlandueta basoetan botatako neumatikoak jasotzen ibili dira hainbat herritar asteazken arratsaldean auzolanean. Debagoieneko Mankomunitateak edukiontzi bat eraman du eta hara jaso dituzte, dagokion tokira eramateko.

 


2018-02-11 | Jakoba Errekondo
Zain ditzagun trenbideak

Polinizazioa garrantzitsua da landare gehienen bizimoduan. Espezie eta aldaera bakoitzaren etorkizuna eraikiko duen hazia sortzeko nahitaezkoa. Lorearen aieka arrak sortzen duen polen aleñoak aieka emearengana egingo duen bidaia da polinizazioa. Bidaia hori intsekturen baten soinean, buruan edo hanketan egin dezake, baina haizeak ere eraman dezake firi-firi kiribilka.

Polinizazioa derrigor garrantzitsua da fruitua edo hazia bildu nahi diogun landarearen hazkuntzan. Begira zein... [+]


2018-02-04 | Jakoba Errekondo
Herbizidei gerra biologikoa

Plastikoak jaten dituen har baten berri eman dit lagun batek. Eta ez dut gustuko gaia. Egundaino bezala. Aitzakia ederra ematen zaie plastikoa gehiago egin nahi dutenei. Ez da alternatibak sortzen indarrik jartzen, segi plastikoari aurrerabidea ematen!

Antzeko beste gai bat dakarzut gaur: onddo batena. Euskal Herrian ezaguna dugun onddo batena. Ziza hankaurdina edo oinurdina deitzen dena, Clitocybe nuda. Zenbaitek beste izen batzuk ere erabiltzen dituzte: Lepista nuda, Rhodopaxilus nudus,... [+]


2018-01-12 | Erran .eus
Bertiz Natur Parkeko basozain bati ehiztari batek egindako erasoa gaitzetsi dute

Nafarroako Landa Garapeneko eta Toki Administrazioko Ingurumen kontseilaria den Isabel Elizaldek elkarretaratzean parte hartu du, gertakari hori «larria eta jasan ezina» dela adieraziz.


2017-12-31 | Iņaki Sanz-Azkue
Vandenboschia speciosa iratzea
Gure erreketako altxor ezkutua

Ez; Euskal Herrian ez dugu klima tropikalik. Baina bai; baditugu iratze paleotropikalak, hezetasun handiko eta tenperatura ez oso aldakorreko guneak behar dituztenak. Horietako bat da Vandenboschia speciosa. Ezagutzen duenak bat egin lezake bere izen zientifikoaren esanahiarekin: speciosum “ederra”, “itxura onekoa”. Aldiz, bere edertasuna lehen aldiz aurkitu zuen botanikariaren subjektibotasunaren emaitza baino ez dela pentsa daiteke. Vandeboschia speciosa landare... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude