Biba! Bilboko espazio kultural berriak eman ditu bere lehen pausoak

  • Bilboko sortzaileak zaintzea eta saretzea eta "baikortasunetik" diskurtso berriak eskaintzeko hiriko espazioen eta sortzaileen diagnostikoa egitea dute lehentasun aurrera begira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 05ean - 11:18
Biba ekimeneko kideak aurkezpen egunean. (Arg.: Bilbo Hiria Irratia) Biba ekimeneko kideak aurkezpen egunean. (Arg.: Bilbo Hiria Irratia)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 27tik, Biba! kulturgunea Ronda kalean jendaurrean aurkeztu eta zabaldu zenetik, balorazioa "oso, oso baikorra" da atzean dagoen lantaldeko kideen esanetan.

Aurkezpen egunetik adierazi nahi izan dute Biba!-ko kideek kulturgunearen "berezitasuna", sotzaileei eman nahi dieten "garrantzia", alegia. Estreinaldian Bilbo mailako 100 bat sortzaile batu zituzten, kulturaren arlo ezberdinetan aritzen direnak. Bai Biba!-koek bai sortzaileek "horrelako leku baten beharra" badela azpimarratu zuten. "Bilbon, sortzaileei begira eta sortzaileentzako proiektu baten beharra". 

Taberna izateaz gain, "zerbait desberdina" izan nahi du Biba!-k, "kultura adierazpen desberdinei espazioa eskaintzeko gogoa dugulako", dio Imanol Martinez Biba!-ko lagunak. Izan ere, kulturgune eta tabernetako egitaraua musikara bideratzen da, eta Biba!-k eskaintza "irekitzea" du helburu.  

Lehen hilean 8-9 emanaldi izan dira Biba!-ko oholtzan, "denetik egon da", eta emanaldi horietara "jende asko" hurbildu da. Emanaldietarako "leku goxoa" dela eta tragoak hartzeko "gustura egoteko lekua" dela aipatu dute bezeroek. Sorkuntzan aritzen den jendea ere pozik agertu da Biba! ezagutu ostean. "Konturatu dira gure nahia sortzaileak eta ikusleak ahalik eta gehien zaintzea dela". 

Diskurtso berriak baikortasunetik

Ez dira "inori lekua kentzera etorri" Biba!-koak. Euskal kultura arloan, Bilbon, "asko egin dela eta asko egiten dela" irizten diote. "Guk, zentzu horretan, uste dugu beharrezkoa dela diskurtso berri baten garapena", eta horretarako ikerketa bat martxan jarriko dute soziologo bat kontratatu dute "auzoetan dauden kultur espazioen eta sortzaileen diagnostikoa egiteko eta dauden beharrizan eta gabeziei begiratu eta aurrerantzean diskurtso propioa sortzeko, ezkortasunetik beharrean baikortasunetik lanean hasteko". 

Sortzaileei euren proiektuak gara ditzaten "beka moduko baten" ideia dute eskua artean, besteak beste.

(Albiste hau Uriola.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


Eguneraketa berriak daude