Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

  • Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


2024ko ekainaren 20an - 11:41
Azken eguneraketa: 13:04
Irakasleak ekintzaren berri eman dute, Baionan. Argazkia: Euskal Irratiak
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baxoko ahozko azterketa berriz ere frantsesez izango da aurten. Irakasleek horren aurrean ikasleei euskaraz egin ahal izateko bidea eman diete. Seaskako, publikoko eta pribatuko ehun bat irakaslek jakinarazi dute ahobizi eta belarriprest txapak jantziko dituztela ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko.

Azken urteetan mobilizazio asko egin dituzte azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde, Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoek bultzatuta. Aurten, brebeta bere osotasunean euskaraz egitea lortu dute. Baxoaren kasuan, berriz, okerrera joan da 2019ko erreformarengatik, eta orain ezinezkoa da historia eta matematika euskaraz egitea, lehen ez bezala.

Baxoako Ahoizko Handia astelehenean hasiko da Ipar Euskal Herriko hamar lizeotan. Ahozko horretan, ikasle bakoitzak hautatu dituen bi berezitasunei lotua den gai bat aurkeztu beharko du, hogei minutuz, eta galdera batzuei erantzun, bi zuzentzaileren aurrean; baxoko notaren %10 balio du. Ikasleak txapa bat ikusten badu, ahozkoa euskaraz egiteko “babes osoa” duela esan nahiko du, hala nahi badu.

“Gure lehentasuna da ikasleak babestea, bai baitakigu ez dela erraza ahozko handia”, adierazi du Mathieu Elgoien Pia lizeoko historia irakasleak Berria-k azaldu duenez. Azterketa egunean irakasleak bilduko direla esan du, ikusteko nor prest dagoen txapa eramateko. "Zuzentzaile bagara eta ikusten badugu gurekin den bikotea ez dela bero, txapa ez dugu eramanen. Lehen urratsa baizik ez da; ikusiko dugu zer gertatuko den lehen baxo honetan, eta, beharbada, ondoko urteetan gero eta antolatuago izanen da".

Ekintzan zergatik parte hartuko duten azaldu dute, Bernat Etxepare lizeoko biologia eta euskara irakasleek, Laida Mujika eta Ihintza Ostolazak. Berria-ren arabera, Mujikak zera adierazi du: “Niri normala iruditzen zait ikasleek, beren ibilbide guztia euskaraz egin badute, azterketa ere euskaraz egitea”. Erantsi du “injustizia” dela, “frantsesez ikasi dutenek frantsesez egiten duten bezala”, euskaraz hala ez izatea. Ostolazak azaldu du oraindik eta "harrigarriagoa eta injustuagoa" dela ondorengoa: Ikasleek bi irakasgai hautazko aukeratu behar dituzte eta horietako bat euskara izan daiteke. Baina, horiek ere ezingo dute ahozkoa euskaraz egin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


2025-05-22 | ARGIA
Nafarroako D-PAI ereduan bideratu nahi diren aldaketak euskararen kaltetan doazela gaitzetsi du guraso talde batek

Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]


Euskara eskakizunak defendatuz Pasaiako Udalak aurkeztutako helegitea atzera bota du epaitegiak

2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Kutxa Banku Fundazioa ez da ados agertu Arriolaren adierazpenekin: “Euskara ez da oztopo”

Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Eguneraketa berriak daude