Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada galantak ematen.
Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak Bilboko Merkataritza Ganberak antolaturiko hitzaldi batean esan berri duenez, euskarazko gure hezkuntza-eredua «oso mugatzaile garrantzitsua» da atzerriko profesionalak erakartzeko, alegia, euskarazko hezkuntza oztopo dela atzerriko talentua hona ekartzeko. Gurera aldi baterako datorren jendearentzat, ingelesezko hezkuntza «eskuragarri» izatea ere eskatu du.
Arriola jaunak zehatzago hauxe esan du, hitzez hitz:
«Poloniar bat etortzen bazaigu eta hemen bost urte egin behar baditu, akaso, buruan ez zaio sartuko bere seme-alabak euskara ikasi behar izatea. Garrantzitsua da hori bateragarri egitea euskara komunikazio-hizkuntza duen gure hezkuntza-ereduarekin. Gai serioa da. Seme-alabak dira garrantzitsuena. Seguruenik, ingelesezko hezkuntza izan beharko genuke eskuragarri kanpotik datorren jendearentzat, aldi baterako datorrenarentzat. Oso mugatzaile garrantzitsua da».
Anton Arriolaren adierazpenek gaitzespen katea ekarri dute Euskal Herriko gizarte eragileengandik baina Arriola jaunak, atzera egitetik urruti, bereari eutsi dio Kutxabankeko langileei banan-banan bidali dien mezuan, Confebask euskal enpresarien elkartea eta Euskadiko hainbat eragile ekonomiko iritzi berekoak direla esanez.
Euskararen historian ez da sekula izan horrenbeste ingeniari euskaldun metro kuadroko. Euskal Herriko enpresek, ordea, talentu horri ihes egiten uzten diote. Zehatzago esanda: talentu hori uxatu egiten dute
Euskal Herriko talentua
Gogoz eta jakitez gure historiako gazteriarik jantziena, prestatuena eta euskaldunena dugu. Euskararen historian ez da sekula izan horrenbeste ingeniari euskaldun metro kuadroko. Euskal Herriko enpresek, ordea, talentu horri ihes egiten uzten diote. Zehatzago esanda: talentu hori uxatu egiten dute.
Jar ditzagun adibide zehatzak gure gazteriarekin zer gertatzen ari den ulertzeko: joan gaitezen Gipuzkoako Goierri eskualdeko Beasaingo udalerrira. Bertan trengintzako Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) lantegia daukagu, «fabrika haundie» goierritarrentzat, 1917an sortua eta Euskal Herriko industriaren eredu omen duguna. Anton Arriola lemazain duen Kutxabank diru-etxeak CAF enpresako kapitalaren % 13,231 dauka, hori dirutan 155 milio euro dira (2024ko abenduan). Eusko Jaurlaritzak ere, Finkatuz funtsaren diru publikoarekin erositako lantegiko kapitalaren % 3 du (35 milioi euro).
Gaur egun, CAFek bere historiako diru irabazirik handienak ditu baina CAFeko ELA euskal langileen sindikatutik diotenez, soldata arrakala handiak daude Beasaingo Fabrika Haundiko eta CAF taldeko enpresetan lanean dabiltzan langileen artean. CAF taldeko enpresetan estreinakoz lanean hasten diren ingeniari gazteei ez zaie ordaintzen ingeniariaren kategoria profesionalari dagokion soldata, izan ere, CAFek azpi-mailak sortu ditu laneratzen dituen ingeniari gazteei gutxiago ordaintzeko. Urtean 20.000 euroko soldata daukaten ingeniari gazteak omen dabiltza lanean CAF taldeko enpresetan. Horrela, bizitza proiektua eraiki behar duten garaian gure gazte euskaldun talentudunak larre motzean jartzen ditu soldata politika horrek. Diru-sarreren egoera itogarri hori gaur egungo gazteriak etxebizitza lortzeko daukan arazoarekin uztartzen bada, Goierriko gazte askok hartu duten bideari lotzea beste erremediorik ez dago: Euskal Herritik kanpo soldata hobeak dituzten lan aukerak aurkitzea. Makina bat dira Madril aldera eta Europako hainbat herrialdeetara lanera joandako gazte euskaldun goierritarrak. EUSTAT Euskal Estatistika Insitituak emandako datuen arabera, 2020. urtean Euskaditik kanpora bitzitzera joandakoetatik % 45, 14.147 lagun, 21 eta 39 urteko gazteak ziren. Horietatik % 59 Espainiako Estatura —bereziki Gaztela-Leon eta Madrilera— eta % 41 atzerrira joan ziren —bereziki Alemania, Erresuma Batua eta Amerikako Estatu Batuetara—.
Lanera Euskal Herritik kanpora joaten diren gazte horien paraderoa asmatzea ez da zaila: lanean hasten diren hirian, bikotekidea ezagutuko dute eta lanaren eta maitasunaren arteko lokarri estu horrek etxetik urruti dagoen hiri horretara lotuko ditu, eta sarritan, ondoren etorriko diren seme-alaben kariaz, bizitza osorako. Horrela, bizitza proiektua Euskal Herrian eraiki ezin duten gazte euskaldun horiek galdu egiten ditugu euskararen herrigintzarako.
CAF bezalako lantegiek darraiten politika argia da: Euskal Herriko euskarazko hezkuntza sistematik sortzen den gure gazteen jakintza eta talentuari muzin eginez, soldata txikiagoa ordainduz talentua atzerritik ekartzea, batik bat, hemengoak baino soldata txikiagoak dituzten herrialdetako profesionalak erakarriz
Gure gazteek soldatarekin ez ezik etxebitzarekin ere zorigaitza eta lazeria bizi dute. Beasaingo gazte talentudunek, Euskal Herriko beste hainbat tokitakoek bezalaxe, ezin dute etxebizitzarik lortu herrian bere bizitza proiektua eraikitzeko baina Beasaingo Udalak, harrigarriki, CAF enpresarekin eta Goierriko beste lau enpresekin elkarlanean, «Talentuen Faktoria» egitasmoa aurkeztu berri du atzerriko talentu profesionalari bizitokia emateko. Talentuen Faktoriak, 2026an, 35 apartamentu eraikitzeari ekingo dio kanpoko talentu horri Beasainen bizitzeko tokia emateko. Beasaingo Udalak «proiektu estrategikotzat» dauka eta azken hamarkadako diru inbertsiorik handiena egin behar du Talentuen Faktoria hori aurrera ateratzeko.
Euskal Herriko industriaren eredu gisa goraipatu diren CAF bezalako lantegiek darraiten politika argia da: Euskal Herriko euskarazko hezkuntza sistematik sortzen den gure gazteen jakintza eta talentuari muzin eginez, soldata txikiagoa ordainduz talentua atzerritik ekartzea, batik bat, hemengoak baino soldata txikiagoak dituzten herrialdetako profesionalak erakarriz.
Baina gure gazteriarekin gertatzen ari dena ez da mugatzen industria arlora bakarrik, beste hainbat arlotan ere kontuak gisa berekoak dira. Jar dezagun orain osasun arloko adibidea: Osakidetzak duen mediku beharra asetzeko ez omen dago nahikoa mediku euskaldunik gure gazteen artean eta Eusko Jaurlaritzatik afanean dabiltza mediku horiek kanpotik ekartzeko. Oraintsu kalapita ederra sortuta dago Auzitegi Gorenak atzerriko tituluen homologazioa egiteko eskumena baliogabetu duelako eta Eusko Jaurlaritzak ezin izango duelako titulurik homologatu atzerriko medikuak Osakidetzara ekartzeko. Baina, beste alde batetik, urtero, batez beste, gurean hazi eta hezitako 100 mediku inguruk eskatzen diote Medikuen Elkargoari atzerrira lanera joateko egiaztagiria. Frantzia, Erresuma Batua eta Irlanda dira lanerako gehien aukeratzen dituzten herrialdeak. Mediku hauek atzerrira joateko dituzten arrazoi nagusien artean, gehienetan, lan baldintza eta soldata hobeak daude.
Gorka Maiz Familia Medikuen Osatzen Euskal Elkartearen presidenteak dioenez, Euskal Herrian ez omen ditugu sekula horrenbeste familia-mediku izan. Maizen hitzetan, «Kontua ez da nahikoa mediku ote dagoen, Osakidetzaren lan baldintzak eta soldatak baizik. Lan antolaketa da arazoa eta ez medikuntzako profesionalen falta».
Euskal Herriko lan-erakundeetatik bertako gazte euskaldun talentudunak Euskal Herritik uxatzen badizkigute eta kanpotik ekarritako profesional erdaldunekin ordezkatzen badituzte, euskararen hiztun komunitatea odolustu egingo zaigu eta euskararen normalizazioan, ezinbestean, atzeraka egingo dugu. Euskarak traba egiten die. Hortik bihurtu dute makila guztien zahagia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]