Ondorengo artikuluan, egileek euskal ezkerreko indar politikoen arteko batasuna aldarrikatzen dute. Azken udal hauteskundeetan sortutako Orain herri hautagaitza eta EH Bilduko zinegotzi eta kideek izenpetzen dute artikullua:
"Aldaketa garaiak bizi ditugu. Sentsazio lausoa dago giroan, une historikoekin lotuta joan ohi den sentsazioa. Analisi arrazionala eginez gero ere, aldaketa garaian gaudela ondorioztatzen da. Sistema kapitalista astintzen ari den krisi globala oraindik eta ondorio sakonagoak eragiten ari da Europako Batasuneko zonalde periferikoetan (Grezian eta Espainiako estatuan, esaterako), hain zuzen, egitura ekonomikoak eta politikoak egonkortasun txikiagoa daukan inguruetan. Arlo politikoan eta ekonomikoan, bigarren maila batean geratu da periferia hori eta, horren ondorioz, herri klasearen eskubide sozialetan eta maila ekonomikoan ikaragarrizko atzera pausoa gertatu da.
Espainiako estatuan krisiak eta eman den atzerakada zentralista basatiak lurralde ereduaren porrota eragin du; Kataluniako prozesu soberanista da horren adibiderik garbiena. Bestalde, ustelkeriak eragin du herritarrek egitura politiko tradizionaletan –‘kasta’ terminoarekin ere bataiatu da- konfiantza galtzea. Krisiak, ustelkeriak eta 1978an indarrean jarritako eredu sistema politiko eta lurralde-eredua ahituta egoteak bultzatu du mugimendu berriak sortzera. Mugimendu berri horiek aldaketaren ilusioa ekarri dute mugiezina zirudien eszenatoki batean.
Inguruan parekorik ez zeukan mugimendu soziopolitikoaren protagonista izan den Euskal Herria, bien bitartean, ‘impasse’ egoeran dagoela ematen du. Krisiak gogor jo du, baina Espainiako estatuaren egoera negargarriarekin alderatzeak, efektu kontserbadorea izan du, eta bertako kudeatzaileen irudia hobetu du. PPSOEk hondoa jotzeak kudeaketa eremu berriak ireki dizkio EAJri. Era horretara eta paradoxikoki, EAJ, ‘kasta’-ren euskal ordezkaria, indartuta atera da krisitik, nahiz eta porrot egin duen sistemaren zutabeetako bat izan; Erregimena eusteko harresia bihurtu da, eta aukera eraldatzaileek aurrera egiteko galga da. Horregatik, polizia gaur menderakaitza den Convergencia alderdiaren egoitzetan sartzen denean bere izaera ustela agerian uzteko (horren inguruko zalantzarik ez dugu), sistema babesten duten komunikabideek estali egiten dute EAJren inguruan dagoen lagunkeria eta ustelkeria.
Dena dela, ‘impasse’ egoera horretatik atera beharra dago. Euskal ezkerrak, ezkerrek, oraindik ere asko dute esateko. Oro har hartuta, ezker eraldatzaileko aukeren batuketak herri honetako lehen indarra bihurtuko litzateke. Gehiengo horren artikulazioaren ondorioak ondo baino hobeto ikusi dira Nafarroan.
Idatzi hau sinatzen dugun pertsonon helburua da austerizidio politikekin eta herritarren eskubide galerarekin apurtzea, langileriaren eta herritarren gehiengo handi baten interesen aldeko neurriak bultzatzea; azken finean, subjektu politiko gisa aitortzea, prozesu eratzailea irekitzeko eta, era horretara, egunerokoan euskal herritarroi eragiten diguten gai guztiez dagokigun erabakitzeko eskubidea egikaritzeko. Bidezko bake inklusiboa erdiesteko politikak egin nahi ditugu, irabazle eta galtzaile gabekoa, indarrean dauden salbuespenezko lege eta neurriekin amaituko duena; pertsona guztientzako giza eskubide guztien errespetutik eta biktima guztien eskubideak eta sufrimenduak aitortzetik eta errespetatzetik abiatuko den bakea.
Jakin badakigu helburu horiek lortzeko aldaketaren aldeko botoak baino gehiago behar ditugula, eta eskubide guztien defentsa egingo duen boterea eta herritarren unitateak sortu behar direla. Indarrak metatzeko abian den prozesua sustatu behar dugu, eta aldaketaren aldeko elkarketa dinamikak sortarazi.
Era berean, aitortzen dugu prozesu honetan borroka feministaren aldarrikapenak lehen lerroan jarri behar direla, berdintasunean eta gainontzeko aurrerapausoen azpian jarri gabe.
Batasun herritar hori eratzeko prozesuan aurrera egitea siglen batuketa artifiziala baino askoz gehiago izan behar da; behetik gora egin beharko da, kalean dagoen ilusioa eta herritarren parte-hartzea berpiztuta, herri batzar anitz eta demokratikoak toki orotan eginda.
Aurreko esperientziek erakusten digute konfiantza eta elkar ulertze berrietatik bakarrik aurrera egin ahal izango dugula; ekimen eta esperientzia bateratu eta arrakastatsuak partekatu behar ditugu, aldez aurretiko beharrezkoak diren eztabaida eta posizio argitze guztiekin. Indar, sentsibilitate eta tradizio ezberdinak tartean daudela kontuan izanda. Prozesu hau ezin da bideratu boluntarismotik, eta entsegu sozial eta politikoa behar du. Gainera, aitortu beharko da aldaketaren aldeko beste sentsibilitate batzuk daudela PSOEko, IUko, Equo-ko edo Errepublikarren zenbait sektoretan, eta baita ere egun gehiengo diren adierazpen politiko nagusietako (EH Bildu eta Podemos) sektore independenteetan, nahiz eta oraindik identifikatu ez. Hortxe daude, mugimendu sozialetan, mobilizazioetako beste esparru batzuetan, berrikuntza artistikoan, teknikoan edota zientifikoan… Aldaketaren, giza eskubideen eta ahalduntzearen inguruko proposamen eta horren artikulazio sozio politikoaren inguruko proposamen komunak dituzte.
Idatzi hau sinatzen dugun pertsonok uste dugu ibilbide honi ekin behar zaiola. Bai, posible da! Herritarren etorkizunerako bide berri horri oinarriak ezartzeko lan egiteko prest gaude, Batasun eta Botere herritarrak sortuz gure etxeko txoko guztietan".
* Kepa Gonzalez (Orain Amurrio-ko zinegotzia), Luis Ángel Sanchez de la China (Galdakao Orain-eko zinegoztia), Aitor Huarte (ikaslea), Eñaut Gracia (EH Bilduko zinegotzia Errenterian), Alba Fatuarte (EH Bilduko zinegotzia Bilbon), Andoni Rojo (EH Bilduko kidea)
"Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin.
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.