Barrenetxearen torturengatik epaitutako Guardia Zibilak absolbitu dituzte

  • Bizkaiko auzitegiak absolbitu egin ditu Sandra Barrenetxearen tortura-salaketengatik epaitu zituzten lau Guardia Zibilak.


2017ko apirilaren 06an - 13:09
Barrenetxearen torturengatik epaitutako Guardia Zibilentzat bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen akusazioak (argazkia: EFE).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Martxoaren erdialdean epaitu zituzten Guardia Zibileko lau agenteak Sandra Barrenetxearen atxilo-aldian gertatutakoaren harira. Barrenetxea torturatu izana eta eraso sexualak egin izana leporatzen zieten.

Epaiketan Barrenetxeak ezagutu egin zituen bera torturatu zuten hiru Guardia Zibil.

Akusazioak bederatzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen Guardia Zibil bakoitzarentzat. Fiskaltzak eta defentsaren abokatuek berriz, absoluzioa eskatu zuten. Defentsako abokatuak, gainera, Barrenetxearen kontrako ekinbideak eskatu zituen "testigantza faltsua" egitea leporatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eguneraketa berriak daude