Sexu erasoa jasan duela salatu du emakume batek Bermeon ere

  • Azken astean Bilbon izandako bi sexu erasoak salatzeko deia egin dute Deustuko Pare talde feministak eta Bilboko Udalak.


2016ko urriaren 26an - 09:38
Bilboko aste nagusian sexu erasoen kontra egindako manifestazioa
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hiru emakumek jakinarazi dute azken astean sexu erasoak jasan izana, bi Bilbon eta bat Bermeon. Larunbatean salaketa jarri zuen adingabe batek, Bilboko Bolueta auzoan pairatutako erasoengatik, eta asteartean erasotzailea atxilotu zuten Santutxun.

Beste emakume batek ere sexu erasoa jasan zuela salatu zuen igandean, eta bi gizon atxilotu zituzten Bilboko Zorrotzaurre auzoan.

Asteartean hirugarren emakume batek ere salaketa jarri du Bermeoko polizia etxean. Azken kasu hori ikertzen dabil Ertzaintza.

Azken bost egunetan izandako sexu erasoak salatzeko, Deustuko Pare talde feministak kontzentrazio deia egin du gaurko, 19:30ean Deustuko Frank Gehry zubiaren ondoan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!