Ziburuko auzapezak Zaldi Xurito auzoko eraikina proposatu dio Kaskarotenea ikastolari. Jon Bergarak bertako irudiak bildu ditu bideo honetan. Inguru heze eta aldenduan kokatzen da, eta autoen zarata etengabekoa da, autobidetik hurbil baitago.
Zokoa auzoan ama eskola bat hutsik eta erabiltzeko prest dago, baina Guy Poulou auzapezak ez die bertara joaten uzten.
Astebete daramate Ziburuko ikastolan argindarrik gabe, elektrizitate sorgailu batekin funtzionatzen. Larunbatean manifestazioa egingo dute, 16:00etan hasita.
Hastapen gogorrak izan ziren Ziburuko ikastolarenak: Herriko Etxearekin adostutako eraikinetik bota nahi izan zituen auzapezak eta argindarra moztu zien, Polizia bidaltzearekin mehatxatu, isuna ezarri… baina elkartasun uholdea jaso zuen Kaskarotenea ikastolak eta aurrera... [+]
Ziburuko auzapezak jarritako oztopei aurre egitea lortu dute Kaskarotenea ikastolako kideek. Asteazkenean hasiko dute ikasturtea haurrek ikastolaren eraikin berrian.
Igande honetan, maiatzaren 10ean, Herri Urrats 32. ekitaldia Senpereko lakuan. Ospakizunean bildutako dirua Ziburuko ikastola berria eraikitzeko izanen da.
Ez da inolako akordiorik lortu Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seaskak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpimarratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela, euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. Laida Mujika ikastolako... [+]
Kaskarotenea ikastola Ziburun mantentzeko 300.000 euroko balioa duen lursail bat erosiko du Seaskak. Herri Urratsen bilduko den dirua erabiliko dute gastu horri aurre egiteko.