Kaskarotenea: Eta orain zer?

  • Seaskaren arabera 6.000 lagun bildu ziren azaroaren 8an Ziburun, Kaskarotenea ikastolako haurrek euren herrian eraikin duin batean ikasi ahal izatea aldarrikatzeko. Baina manifestazio jendetsuak ez duela hunkitzen argi utzi zuen herriko auzapezak egun batzuk lehenago Berrian: “Badakit nondik etorriko diren. Autobusak etorriko dira Espainiatik. Ez dira ziburutarrak”.


2014ko azaroaren 10ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Beharrezkoa da bertako haurrak euskaraz eta Euskal Herria oinarri duen kulturan eta baloreetan heziko dituen ikastola. (Argazkia: LAB Irakaskuntza) LAB
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiatik, aizue. Zeinen argi uzten duten Guy Poulouren hitzek beharrezkoa dela Ziburuko ikastola, beharrezkoa bertako haurrak euskaraz eta Euskal Herria oinarri duen kulturan eta baloreetan heztea, nazio izaera (eta hizkuntza) ukatzen diguten bestelako hezkuntza ereduen aurrean. Baina ez du erraza izango Kaskaroteneak, legea alde duelako auzapezak; Hendaia eta Beskoitzeko ikastolak jomuga izan zituen lege bera. Ikastetxe pribatuak diru eta azpiegitura publikoz laguntzea debekatzen duen Falloux Legeak dirauen bitartean, legeak ez euskara ez ikastolak aintzat hartzen ez dituen bitartean, aitzakia paregabea dute Seaskaren proiektua eraso nahi duten politikariek.

Ez, ez du erraza Kaskaroteneak. Egoerak ez du desblokeatzeko itxurarik eta muturrera eramanez gero, eztanda egingo du alde batera edo bestera. Hutsik dagoen eraikin publikoa ez dio ikastolari utzi nahi Herriko Etxeak, eta auzapezak proposatu dien etxola kaskarrera ez dute joateko asmorik ikastolako irakasle-ikasleek. Hala ere, alternatiba errealen gainean negoziatzeko prest agertu dira ikastolako arduradunak, eta ikusteke dago auzapezak ere akordio duin bat adosteko borondaterik agertzen duen. Oraingoz, entzungor egiten die azaroaren 8an “ikastolak ez hunki” eskatu zuten milaka lagunei, “legea zuena bada ere, arrazoia gurea da” Paxkal Indo Seaskako lehendakariaren hitzei. Azken finean, Espainiatik etorritako autobusak ziren.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Irazustabarrena Uranga
#3
Nora Salbotx Alegria
#4
Uxue Apaolaza Larrea
Azoka
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.