Argindarra kendu diote Ziburuko ikastolari

  • Guy Poulou Ziburuko auzapezak bere hitza bete eta argindarra moztu dio Kaskarotenea ikastolari.


2014ko urriaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Auzapezak Paueko Administrazio epaitegira jo du, ikastolaren isuna eguneko 400 eurokoa izan dadin eskatuz. (Arg: kazeta.eus)

Datorren astelehenean ura eta argindarra moztuko zizkiela adierazi zuen auzapezak, ikastolako 13 haurrak Omea Santuko oporretatik itzultzean, baina ostegun honetan argirik gabe esnatu dira jada Kaskarotenean.

Une hori iristen zenerako argi-sorgailua prest zeukatela adierazi du Laida Mujika ikastolako lehendakariak Euskadi Irratian, eta astelehenetik aurrera jarriko dutela martxan.

Auzapezak ikastolaren aurkako beste pauso bat ere eman du eta Paueko Administrazio epaitegira jo du berriz, Kaskaroteneak Marinela gunean egoteagatik ordaintzen duen isuna handitzeko eskatuz.

Isuna eguneko 100 eurokoa izan ordez, 400ekoa bilakatu daiteke datozen egunotan.  

Azaroaren 8an manifestazioa

Seaskatik dei egin dute azaroaren 8ko Ziburuko ikastolaren aldeko manifestaziora joateko. 16:00etan abiatuko da martxa.

Ostiralean agerraldia egingo dute Donostian,  Kaskarotenea ikastolari euskalgintza, kulturgintza eta gizarte eragileen sostengua plazaratzeko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko ikastolaren borroka
Eraikinik gabe utzi zuten Ziburuko Kaskarotenea ikastolak hamar urte bete ditu

Hastapen gogorrak izan ziren Ziburuko ikastolarenak: Herriko Etxearekin adostutako eraikinetik bota nahi izan zituen auzapezak eta argindarra moztu zien, Polizia bidaltzearekin mehatxatu, isuna ezarri… baina elkartasun uholdea jaso zuen Kaskarotenea ikastolak eta aurrera... [+]


2015-08-31 | Garazi Zabaleta
Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eraikin berrian hasiko dute ikasturtea haurrek

Ziburuko auzapezak jarritako oztopei aurre egitea lortu dute Kaskarotenea ikastolako kideek. Asteazkenean hasiko dute ikasturtea haurrek ikastolaren eraikin berrian.


2015-05-05 | Mikel Asurmendi
Herri Urrats
"Atxik ikastola bildua" lelopean, Herri Urratseko dirua Ziburuko ikastolarentzat

Igande honetan, maiatzaren 10ean, Herri Urrats 32. ekitaldia Senpereko lakuan. Ospakizunean bildutako dirua Ziburuko ikastola berria eraikitzeko izanen da.


Ziburuko Ikastolak lurra erostea erabaki du azkenean

Ez da inolako akordiorik lortu Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seaskak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpimarratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela, euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. Laida Mujika ikastolako... [+]


Seaskak lur eremu bat erostea erabaki du Ziburuko ikastolarentzat

Kaskarotenea ikastola Ziburun mantentzeko 300.000 euroko balioa duen lursail bat erosiko du Seaskak. Herri Urratsen bilduko den dirua erabiliko dute gastu horri aurre egiteko.


Eguneraketa berriak daude