Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eraikin berrian hasiko dute ikasturtea haurrek

  • Ziburuko auzapezak jarritako oztopei aurre egitea lortu dute Kaskarotenea ikastolako kideek. Asteazkenean hasiko dute ikasturtea haurrek ikastolaren eraikin berrian.


2015eko abuztuaren 31n - 10:42
Laida Mujika Ziburuko Ikastolako zuzendaria "oso pozik" agertu da eraikin berriarekin eta kokalekuarekin (argazkia: eitb.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herriko Etxeak Ikastolarekin zuen akordioa luzatu ez eta lurrik eta eraikinik gabe gelditu zen iaz Kaskarotenea. Urte osoan egindako borrokaren ondorioz elkartasun handia jaso du Ikastolak Euskal Herri osotik. 

Laida Mujika zuzendaria “oso pozik” azaldu da eraikin berriarekin, eta erabat bukatzeko lan txiki batzuk falta badira ere, urrirako amaitzea espero dute. Bitartean, hamabost haurrek ekingo diote ikasturteari Kaskarotenea berrian.

Zuzendariak azken urtean Euskal Herri osotik jasotako elkartasuna eskertu du, laguntza ekonomiko hori gabe lurra erosteko behar zituzten 300.000 euroak eskuratzea “ezinezko izanen zitzaielako”. Aurtengo Herri Urrats jaialdiko irabaziak Ziburuko ikastolarentzat izan ziren.

Herriko Etxearekin harremanak hobetu direla ere adierazi du Mujikak, eta nolabait “abiatze berri bat” dela oraingoa: “Orain beste kezka batzuekin hasi nahi dugu, adibidez, haur gehiago iristea edo proiektu pedagogikoa lantzea”.

Hiru gela ditu ikastola berriak, eta aurreko eraikinarekin alderatuz zabalera bikoitza hartzen du. Kokapenarekin ere oso gustora agertu dira Ikastolako kideak: “Zaila da Ziburun leku hobe bat imajinatzea”, adierazi du Mujikak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko ikastolaren borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.