Polizia bidaltzeko prest agertu da Ziburuko auzapeza, Kaskarotenea ikastola husteko

  • Ziburuko ikastolako kideei ohar bat igorri die Guy Poulou auzapezak, Marinela gunean jarraitzen badute, “indar publikoen laguntzarekin” kanporatzeko prest dagoela adieraziz.


2014ko urriaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Durangoko Plateruena Kafe Antzokian berrehun bat pertsona bildu dira iragan astean Ziburuko ikastolari babesa adierazteko. (Arg: Anboto)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Okupatzen duzuen lekua jendez eta objektuz husteko agintzen dizuet. Hala egin ezean, kanporatzea gauzatzera behartuta ikusiko dut neure burua”. Horiek dira Guy Poulou Ziburuko auzapezak Kaskaroteneari bidalitako hitzak.

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak ohartarazi du “ez dezatela behin ere ahantz aitzinean 2 eta 4 urteko haurrak dituztela”.

Ziburuko ikastolari 4.300 euroko isuna ezarri berri dio uxerrak, Marinela gunean jarraitzen duten egun bakoitzeko 100 euro ordaintzera kondenatzeaz gain.

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian berrehun bat pertsona bildu dira iragan astean Ziburuko ikastolari babesa adierazteko, eta azaroaren 8ko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko ikastolaren borroka
Eguneraketa berriak daude