10.000 euro emango dizkio Udalbiltzak Ziburuko ikastolari

  • Zorrak eta isuna ordaintzen laguntzeko, 10.000 euro bideratuko ditu Udalbiltzak Kaskarotenea ikastolarentzat Euskal Garapen eta Kohesio Funtsetik.


2014ko azaroaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Udalbiltzak Seaskari urtero 10.000 euro ordaintzeko konpromisoa hartu du hitzarmen baten bitartez. (Arg: Kazeta.eus)

Asteartean bildu da Mertxe Aizpurua Udalbiltzako presidentea Paxkal Indo Seaskako lehendakariarekin eta Laida Mujika ikastolako zuzendariarekin. Kaskarotenearentzako diru-laguntzaz gain, Udalbiltzak Seaskari urtero 10.000 euro ordaintzeko konpromisoa hartu du hitzarmen baten bitartez.

Euskal Herri Sendotzen programaren baitan dago hitzarmen hori, eta euskalgintzaren alde egindako lanagatik sarituko dute Seaska.

Azaroaren 8ko manifestazioarekin bat egiten duela gogorarazi du Aizpuruak.

Ziburuko ikastolari argindarra moztu dio auzapezak, Marinela gunetik kanporatu nahi dituelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko ikastolaren borroka
Eraikinik gabe utzi zuten Ziburuko Kaskarotenea ikastolak hamar urte bete ditu

Hastapen gogorrak izan ziren Ziburuko ikastolarenak: Herriko Etxearekin adostutako eraikinetik bota nahi izan zituen auzapezak eta argindarra moztu zien, Polizia bidaltzearekin mehatxatu, isuna ezarri… baina elkartasun uholdea jaso zuen Kaskarotenea ikastolak eta aurrera... [+]


2015-08-31 | Garazi Zabaleta
Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eraikin berrian hasiko dute ikasturtea haurrek

Ziburuko auzapezak jarritako oztopei aurre egitea lortu dute Kaskarotenea ikastolako kideek. Asteazkenean hasiko dute ikasturtea haurrek ikastolaren eraikin berrian.


2015-05-05 | Mikel Asurmendi
Herri Urrats
"Atxik ikastola bildua" lelopean, Herri Urratseko dirua Ziburuko ikastolarentzat

Igande honetan, maiatzaren 10ean, Herri Urrats 32. ekitaldia Senpereko lakuan. Ospakizunean bildutako dirua Ziburuko ikastola berria eraikitzeko izanen da.


Ziburuko Ikastolak lurra erostea erabaki du azkenean

Ez da inolako akordiorik lortu Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seaskak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpimarratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela, euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. Laida Mujika ikastolako... [+]


Seaskak lur eremu bat erostea erabaki du Ziburuko ikastolarentzat

Kaskarotenea ikastola Ziburun mantentzeko 300.000 euroko balioa duen lursail bat erosiko du Seaskak. Herri Urratsen bilduko den dirua erabiliko dute gastu horri aurre egiteko.


Eguneraketa berriak daude